Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Abian den Euskaraldiarekin bat egin dute Andoainen eta hainbat ekimen burutuko dira.
Euskaraldiaren laugarren edizioarekin bat egin dute andoaindarrek ere

Andoain

Euskaraldiaren laugarren edizioarekin bat egin dute andoaindarrek ere

Ekimenaren inguruko Adierazpen Instituzionala sinatu zuten herriko udal talde politikoek

María Cortés

Andoain

Jueves, 15 de mayo 2025

'Belarriprest' eta 'ahobizi' txapak janzteko egunak dira, izan ere, maiatzaren 25era arte, Euskaraldiaren laugarren edizioa martxan dago dagoeneko. Euskara ulertzen duten hiztunen hizkuntza-ohiturak aldatzeko mugimendu soziala ostegunean hasi zen. Baina motorrak berotzen hasi ziren lehenago eta egun hauetan zehar ere hainbat ekimen burutuko dira. Goizean goiz, Andoaingo Udalak adierazpen instituzional bat sinatu zuen, Euskaraldiaren harira. Elkarrekin adostutako dokumentuan, argi utzi zuten «Euskaraldiaren helburuak zabaltzeko unea iritsi da: ez da soilik ariketa egun horietara mugitzen den dinamika, euskararen erabilera aktibatzeko mugimendua elikatu eta gizartean errotu nahi duen ekimena baizik. Beste era batera esanda, Euskaraldiaren helburu nagusia hizkuntza-ohituren inertziak astindu eta herritarrek euskara gehiago erabiltzeko urratsak ematea da, eta, horrez gain, entitateek ere euskaraz bizitzeko aukerak eta neurriak hartzea sustatu nahi da. Euskaraldiak, modu kolektibo eta sozial batean, tokian tokiko euskalgintza aktibatzea eta elkarlanean aritzea ahalbidetzen du, euskaraz bizitzea posible egingo duten neurriak eta espazioak sortuz».

Helburua «bakoitzaren inertzia linguistikoetan aldaketa praktikoak lortzea da. Horretarako, partaide bakoitzak -izan herritar edo entitate- bere buruari euskararen erabilera areagotzeko zein urrats eman dezakeen pentsatu eta Euskaraldiak irauten duen hamaika egunetan urrats hori gauzatu eta jakinaraztea nahi dugu», argitu zuten.

Hori dela eta, Andoaingo Udalak honakoa adierazi nahi izan du: «Euskaraldia ekimena babesten duela eta herri bezala parte hartuko duela ariketan. Gizartean eta herrian bertan Euskaraldia sustatuko duela, ariketarekiko atxikimendu publikoa erakutsiz. Udalean euskararen alde urrats esanguratsuak eman eta ikusaraziko dituela».

Atariko jarduerak

Dozenaka lagun elkartu ziren Euskaraldia hasi baino lehen burututako Xaxafest jaialdian. Andoaingo batzordeak egitarau oparoa antolatu zuen: margotzeko aukera izan zuten, Urnietatik hurbildu ziren Egapeko bi taldek emanaldi bat eskaintzera, Zirku Kalejirako saioa Ondarreta ikastolako jolastokian egin zen eta kantuan egiteko aukera ere egon zen Arrixku taldearekin.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Euskaraldiaren laugarren edizioarekin bat egin dute andoaindarrek ere