
Ver fotos
Secciones
Servicios
Destacamos
Ver fotos
Domingo, 11 de diciembre 2022, 14:11
Bost egun bete-beteren ostean, «aurreikuspenak beteta eta pozik» azaldu dira antolatzaileak Durangoko Azokaren 57. edizioaren balorazioa egitean. Dena ondo atera da, alegia: «Bost egunak oso jendetsuak eta giro onekoak izan dira, Landako gunean eta baita Azokako guneetan ere. Ikasle Goizak eta Gazte EztanDA!-k izan duten erantzunarekin pozik agertu da Azoka, eta hainbat parte-hartzailek nabarmendu dutenez salmentak oso onak izan dira, kulturzaleek aurrez aurreko Azoka lehenetsi baitute erosketak egiteko».
Leloari men egunez, «bost eguneko eztanda» bizi izan da Durangon edizio berezi honetan: «Ospatzeko urtea izan da, berriz elkartzekoa, kulturaren plazari berriro ere bizia ematekoa, eta giro hori sumatu dugu Azokan. Oso eskertuta gaude». Bi urtez ezohiko Azoka antolatzera behartuta egon ondoren, dena joan da espero bezala. Ikasle Goizean «berriro ere milaka ikaslek bete zituzten Landako Guneko erakusmahaiak, eta pozgarria izan da berriro ere ikasleak euskal kulturaren plazan ikustea, horrek euskal kulturaren transmisiorako duen garrantziarekin». Lehenengo aldiz antolatu den Gazte EztanDA! egunaren balorazioa ere positiboa da, «gazteak erakartzen jarraitzeko bidea ireki delako».
Azokako bost egunak oso jendetsuak izan dira Landako gunea beteta egon da egunero, abenduaren 8a izan zelarik egunik jendetsuena. Azokako gune guztietan ere aforoa bete da ekitaldi askotan, eta Azokako autobus-zerbitzua ere handitu behar izan da eskariari aurre egiteko. Badoken sortutako Azokako playlista ere atari horretako musika-zerrendarik entzunena bihurtu da. Musika-taldeen nobedadeekin sortutako QR kodeek ere balorazio ona jaso dute, sortzaileei ikusgarritasuna eman dielako.
Salmentei dagokionez, hainbat partehartzailek nabarmendu dute edizio honetan salmentak oso onak izan direla, osasun-krisia heldu aurreko kopuruetara helduz eta kasu askotan gaindituz. Sormen-lan ugari agortu dira, ibilbide luzeko sortzaileen kasuan, baina baita artista hasiberri batzuen kasuan ere. Izan ere, denda digitalean erosketak nabarmen jaitsi dira iazko kopuruarekin alderatuta: lau egunetan 434 eskaera egin dira, guztira .1685 produkturekin.
Azokako guneetako arduradunek ere aurtengo edizioak emandakoak oso modu positiboan baloratu dituzte. Kabi@n euskal eremu digitalak jakinmin handia sortu du eta bereziki arrakastatsua izan da bideojokoekin antolatutako Gamer Gela, gazteentzat batik bat erakargarria. Ahotseneak ere giro ezin hobean ospatu du 15. urteurrena. 2023ko edizioa abenduaren 6tik 10era izango dela aurreratzeaz gain, antolatzaileek azaldu dute «bost egun hauetan bizitako eztanda hori herriz herri Euskal Herri osoan zehar zabaltzea» dela erronka, «Azoka ez dadin oasi bat izan, Durangon sentitu dugun komunitate hau zabaltzen jarrai dezagun».
Landako guneko Talaian Ishii Hisao geografo eta unibertsitate irakasle japoniarrak ireki du beraxek «euskal kulturaren jai integral» gisa definitu duen Durangoko Azokaren 57. edizioko azken eguna. Nerea Mujika Gerediaga Elkarteko lehendakariak aurkeztuta, eta Keiko Suzuki interprete zuela, 'Durangoko Azoka geografo japoniar baten ikuspuntutik' hitzalditxoa eskaini baitu. Japonieraz aritzeagatik euskaraz barkamena duen irakasleak -«nire euskara eskasa da», adierazi du-, hogei urteko harremana du Durangoko Azokarekin, Euskal Herriko toponimiaren inguruko lan batek jarri baitzuen toponomian aditua den Mujikarekin harremanetan, eta hark Durangoko Azokarekin, horri buruzko tesi bat egiteraino.
Ishii Hisaok ez du gauza berri askorik kontatu, baina askotan argigarria suertatzen den kanpo-begirada ekarri du, eta nabarmendu du zein berezia den Durangoko Azoka beste azoka eta jaialdi batzuekin alderatuta, ez baita soilik azoka, ez baita soilik jaialdi, ez baita soilik topagune... Izan ere, haren ustez Durangoko Azoka desberdin egiten duena jendearen jarrera da, «komunitate euskalduna indartzeko asmoarekin» bertaratzen baita, «erosteko asmoarekin baino gehiago, komunitate imajinatu bat, euskal nazioa, birsortzeko eta indartzeko asmoarekin».
Bezperan bezala, presarik gabe ibili dira bisitariak. Eta, bezperan zein aurreko egunetan bezala, ohiko tokietan osatu dira ilarak, Toti Martinez de Lezea liburuak sinatzen egon den Ereinen erakusmahaian barne. Ilara luzeenak, eguerdi partean, Saguganbaran sartzeko egin dira, Ene Kantak-eko kideen emanaldiaren aurretik. Hotzetik eta euri tantetatik orgatxoetan babesten ziren haur txikiek, haien gurasoek eta neska-mutiko koskortuagoek bete dute plaza, erakutsiz, ikasleei eta gazteei eskainitako egunen ondotik, Hisaok nabarmendu duen komunitate horretako kide gazteenak ere ari direla hartzen dagokien tokia transmisioaren katean.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.