Borrar
Joseba Usabiaga eta Iker Galartza, Gure Zirkuko gidariak. Royo
Gure Zirkuak jasoko du 2025eko Abadia Saria euskararen alde egiten duen ekarpen «berritzaileagatik»

Gure Zirkuak jasoko du 2025eko Abadia Saria euskararen alde egiten duen ekarpen «berritzaileagatik»

«Aisia eta dibertimenduaren bidez» euskararen alde egindako jarduna azpimarratu du epaimahaiak

Itziar Altuna

Donostia

Lunes, 19 de mayo 2025, 18:07

Iker Galartza eta Joseba Usabiagak 2017 urtetik gidatzen duten euskal zirku ibiltariak milaka ikusle bildu ditu bere karpan. Denbora honetan Gure Zirkuko ordezkariek Euskal Herriko hainbat herri bisitatu dituzte beren sormen lanak erakutsiz. Orain, konpainiaren «lan eta ekarpen joriak» eta euskararen normalkuntzaren alde egindako jardunak errekonozimendua jasoko du Gipuzkoako Foru Aldundiak bultzatutako Abadia Sariarekin. Ekainaren 19an egingo da Eibarren saria emateko ekitaldia –bertan izango da zirkua 20tik uztailaren 5a bitarte–.

«Aisia eta dibertimenduaren bidez» euskarari egin dion eta egiten dion «ekarpen berritzailea» azpimarratu ditu epaimahaik saria emateko garaian. «Euskararen normalizazioa, kulturaren deszentralizazioa, familia arteko aisialdia eta bertako talentuaren sustapena uztartzen ditu modu berritzaile eta atseginean», nabarmendu du Garbiñe Mendizabalek, Hizkuntza Berdintasuneko foru zuzendariak, eta modu horretan «euskal hizkuntzaz eta euskaraz sortutako kulturgintzaz gozatzeko parada eskaintzen die haur, gazte zein helduei», gaineratu du.

Bestalde, Gure Zirkuak sormena eta inklusioa «modu eredugarrian» landu izana ere kontuan izan du Aldundiak. «Euskarazko zirku bakarra izanik, haurren garapena, komunitatearen kohesioa eta euskal kulturaren aniztasuna bultzatu ohi ditu» eta euskarari eta euskal komunitateari «ondo pasatzeko plaza berria eskaini» diela gehitu zuen Mendizabalek. «Zirkuaren tradizioan ohikoak diren diziplina artistikoak gure hizkuntzara eta kulturara ekarri, gune berean batu, eta herritar eta belaunaldi anitzek elkarrekin euskaraz bizi eta sentitzeko ikuskizun gogoangarria sortu du».

Abadia Sariaren 25. edizioa

Aurtengo edizioarekin 25.a izango du Abadia Sariak, zeinak 1996an martxan jarri zenetik aitortu duen euskararen normalkuntzaren aldeko lanetan nabarmendutako pertsona edo elkarteen jarduna. Urtemuga biribil hau ospatzeko eta aldi berean errekonozimendu honen garrantzi instituzionala areagotzeko, programazio eta ekintza bereziak egingo ditu aurten Aldundiak.

Honela, hilaren 31n, Hendaiako Abadia jauregian formatu txikiko kontzertu irekia eskainiko du Ruper Ordorikak, iaz Abadia Saria jaso zuen artistak. Bestalde Anton Abadiaren ibilbidea bilduko duen bideo-podcast bat grabatuko dute Harkaitz Cano eta Goiatz Oiartzabalek, eta bere biografia berrargitaratu eta itzuliko dira ere.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Gure Zirkuak jasoko du 2025eko Abadia Saria euskararen alde egiten duen ekarpen «berritzaileagatik»