Borrar
'Euskal literatura eta futbola'

Karmele Jaio eta Harkaitz Cano, Korner festibalean

Itxuraz harremanik ez duten bi mundu, futbola eta kultura, izango dituzte hizpide Jon Kortazarrek gidatutako solasaldian

DV

Martes, 13 de junio 2023

Itxuraz harremanik ez duten bi munduren, futbolaren eta kulturaren, arteko topagune den Korner jaialdiaren baitan Harkaitz Cano eta Karmele Jaio idazleek egungo euskal literatura eta futbolaren arteko harremanaz hausnartuko dute asteazken honetan Ernest Lluch-eko Areto nagusian 19:00etatik aurrera 'Euskal literatura eta futbola' lelopean. Izan ere, bi sortzaileak Jon Kortazarrek UPV/EHUn bultzatzen duen ikerketa proiektu baten parte dira. Moderatzaile lanetan ariko da Kortazar bera.

Aurrez jada izan dira Oscar Terol, Maribel Salas eta Serio Arrospide El Pirataren musikarekin batera 'Monologoles' atalerako sortutako 'Apercibidos' ikuskizunarekin eta hurrengo egunetarako egitaraua oparoa da

Ostegunean, ekainak 15, Ylenia Benito kazetariak Enrique Vila-Matas elkarrizketatuko du 'Visiones del fútbol' ekitaldian. Gaztelaniaz izango da 19:30etik aurrera. Vila-Matas ez da espainolezko literaturaren sortzaile garrantzitsu eta bitxienetako bat, futbolzale handia da ere, eta elkarrizketa honetan futbolari buruz duen ikuspegi eta hausnarketa azalduko du.

Ostiralean, ekainak 16, 'Saber y empatar' podcastaren txanda izango da. Reale Arenako sarrera noblean Futbolari buruzko ezagutza absurdoa, vintage futbola, atzoko eta gaurko idoloak, jokalari bibotedunak, kromoak, kamiseta absurdoak, talde negargarriak, fitxaketa etsigarriak. Konplexurik gabeko futbola, Munduko Txapelketetatik Infrafutbolera. Hori guztia eta askoz gehiago Miguel Gutierrez, Carlos Marañon eta Manuel Pachecoren eskutik, gonbidatu ezagun edo ezagutzea merezi duen batekin batera, oraingoan, Ander Izagirrerekin. Aurrez, gainera, bisita berezi bat eskainiko da, sariak, jokalarien aldagelak eta beste txoko sakratu batzuk ikusteko.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Karmele Jaio eta Harkaitz Cano, Korner festibalean

Karmele Jaio eta Harkaitz Cano, Korner festibalean