
Secciones
Servicios
Destacamos
XXI. mendean nahikoa murgilduta gaudela «oraindik gure gizartean lehen mailako arazoa» den arrazakeriari «aurrez aurre begiratzeko» saiakera da Mikel Reparaz (Arbizu, 1975) nazioarteko informazioan aditu eta kazetariaren 'Amerikaren arrakalak' (Alberdania) liburua. Egileak berak esan bezalako AEBetan bizi den «egoera politiko eta soziala ulertzen laguntzeko gidaliburua» izan nahi du. Izan ere, Reparazen esanetan bertako «gizartean barneratzea ez da erraza» nahiz eta heltzen zaigunagatik -propaganda, Hollywood, literatura- kontrakoa iruditzen bazaigu edota, are gehiago, ezagutzen dugula uste badugu ere. «Ez da batere erraza bertako arrakala azaltzea». Sinopsiak berak ere argi laburtzen du muina: «Amerika ez baita herrialde edo kontinente bat, arrakalaz betetako ideia bat baizik».
Ildo horretan, eta «AEBen gizartea, ekonomia, politika eta kulturak» gurean dugun eragina ikusirik, Aritz Galarragak estiloa eta metodologia goraipatu zituen. «Behin eta berriro egiten du topo arrazakeriarekin, 'jatorrizko bekatuarekin', baina ez du teoria astunak edo pisutsuak ekarriz, biztanleen istorio pertsonalak, txikiagoak edo handiagoak, ekarriz baizik. Mosaiko orokor bat osatzen du».
Egilea: Mikel Reparaz
Argitaletxea: Alberdania.
Generoa: Saiakera.
Orrialdeak: 449.
Prezioa: 23 euro.
Mosaiko ideia horri heldu zion hitzartzean Reparazek, bertako politika gertutik jarraituta uste dugula ulertzen dugula herrialdea, edo nahikoa argi ikusi dela azken hauteskundeetan batzuek berriz ere handi egin nahi duten «Amerika» hori erdibitua dagoela. Bi kontu nabarmendu zituen: batetik, «zatiketa horrek ez duela konponbide argirik»; eta, bestetik, gainbeheraren arrazoiak anitzak badira ere, « Estatu Batuen barne-gatazka historikoa dago haien guztien iturburuan», hau da, arrazakeria. «Gizartea jatorri oso ezberdinetakoa da eta muinean gatazka bat du, horri heltzen dio liburuak. Agintariek errepikatzen dute behin eta berriro etorkinek eraikitako herrialdea dela, eta egia da, baina esklaboen bizkarren gainean eraikitakoa. Eta bertan bizi ziren herriak suntsitu eta haien hilobien gainena eraikitakoa», mahaigaineratu zuen.
Modu horretan aurkeztuta irakurleari «mundua hobeto ulertzen» lagunduko diola defendatu zuen Galarragak, AEB «herrialde zabal, konplexu eta askotarikoa delako eta Europa zaharrarentzat ulergaitza gertatzen zaigulako». Bai azken uroetan gertatutakoa, gatazkak tarteko, zein datozen urteotan gerta daitekeena ere. Liburuan egiturak ere asmoarekin bat egiten duela azaldu zuen, kronologikoki lantzen baita 2016an Trump boterera iritsi aurreko uneetatik, «urte horiek sakonki lantzen ditu», gaur egun arte. Umorez laburtu zuen editoreak: «Balio digu hobeto ulertzeko nola demonio pasa ziren Obamalanden bizitzetik Trumpistanen bizitzera, hau da, zein faktorek ahalbidetu zuten muturrerainoko bidaia hau. Mikelen liburua bezalakoak ezinbestekoak dira», gehitu zuen.
Irakurleari ezagun suertatuko zaio eta ez da arraroa, 2020an kaleratutako 'Las Grietas de America' liburuak Euskadi Saria jaso baitzuen gaztelaniazko saiakeraren atalean. Hori bai, plazaratutako alea ez da itzulpen soila, Oier Etxebeste Giménez Alberdania argitaletxeko kideak esan bezala. Egitura eta muina gaztelaniazkoaren berak dira, baina «eguneratua» dago 2020tik hona gertatu diren hainbat gertakarirekin. Hasiera batean hauteskunde egunarekin heldu behar zen, baina agerraldian azaldutako anekdotak erakusten du gidaliburu ahalik eta zehatzena eta eguneratuena izatea noraino bilatu duten: «Dei bat egon zen errotatibak geratu eta Trumpen garaipena ere sartzeko».
Era horretan, Reparazek beste behin ere «AEBen erradiografia» zehatza osatu du «terrenoan bertan testigantza zuzenak jasoz», Etxebesteren hitzetan. «Urteetako esperientzia irauli da bertan». Ez dira hitz hutsak, Reparaz Estatu Batuetan bost urtez bizi izan baita, eta denbora horretan berrogeita hamar estatuetan barneratu da, Floridako heriotza-korridorearen iluntasunetik Alaskako ilunabarrik gabeko egun amaigabeetaraino. « Lehen demokrazia modernoaren alde ilunenari buruzko liburua», nabarmendu zuten.
Egitasmoaren lehen pausoa Jorge Giménez Bechen eskaera izan zen. «Ez zen bultzada berezirik eman behar izan», azaldu zuen egileak. Hitzartzean Txani Rodriguez idazlearen eta aurkezpenean alboan izan zituen Aritz Galarraga eta Oier Etxebeste Giménezen laguntza ere eskertu zuen.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.