
Secciones
Servicios
Destacamos
J. A.
Miércoles, 4 de diciembre 2024, 07:35
Eslovenia eta Euskadiren artean lotura sortu da. Primoz Roglic txirrindulariak aspaldian esan zuen gure errepidak eta zaleak maite zituela, baina hemen literatura dugu hizpide. Duela aste batzuk lehen lagina aurkeztu zuen Alberdania argitaletxeak eta GG4A ekimenaren baitan heldu da bigarrena.
Oier Etxeberria Alberdaniako kideak azaldu bezala argitaletxeak beste bazkide batzuekin batera parte hartzen du GG4A nazioarteko proiektuan, «kalitatezko literatura-lan europarrak» sustatzea helburu duena «literatura gutxitu eta ez hain ezagunetako irakurle gazteentzat». Hala, Euskal Herriko egileen lanetatik Patxi Zubizarretaren 'Eztia eta Ozpina' eta eta Teresa Caloren 'Marta ante el espejo' eslovenierara, mazedonierara eta portugesera itzuli dira.
Txanpon beraren beste aurpegian, Esloveniako eta Portugalko autoreen lanak euskarara eta gaztelaniara itzuli dira, Alberdaniaren eskutik. Hala heldu dira João Manuel Ribeiroren 'Albo ondorioak' eta 'Joanaren jeansak', Evald Flisarren eta Hana Tintorren 'Alizia erokerien lurraldean' eta Aksinja Kermauner 'Dragoiak eguzkia irentsi zuenekoa' gurera. Lehen biak Juan Kruz Igerabidek itzuli ditu, hirugarrena Gerardo Markuletak eta azkena Patxi Zubizarretak.
'Albo ondorioak' nerabe eta gazteentzako poema bilduma da, Paulo Stockerren irudiekin, «aztoratzeko asmo esplizitua duena» aurreratu dutenez. Bi zati argi eta ezberdin ditu, lehenak 'Etxeko txokoak' du izena, eta 14 poema ditu; bigarrenak, berriz, 46 poema jasotzen ditu, eta 'Inplikazioen koadernoa' du izena.
'Joanaren jeansak' nerabeentzako lana da ere, haien egunerokoa islatzen duena. Besteak beste dira gai nortasunaren bilaketa, maitemina, flirteoak, gurasoekiko eta eskolarekiko harremanak, kontraesanak eta dilemak, emozioak, erronka pertsonalak eta profesionalak, ametsak eta desioak, heldutasuna, modak, konbentzioak, digitalizazioa edota teknologiaren eragina. Hori bai, ez du estilo naif bat, ez dago edulkoratua, ironia nabaria baita estiloan eta «bizitzaren gogortasuna» ere jasotzen baitu.
'Alizia erokerien lurraldean' lau eskutara idatzitako eleberria «dibertigarria» da, irakurlea algarara eramango duena. Poterbatzan girotua, bertako lurraldearen patua izango da ardatzetako bat, orriak igaro ahala gure munduaren antz handia duela ikusiko da, bietan patua kezkarako kontua baita.
Tanda honetan heldutako azken lana eleberria da ere, 'Dragoiak eguzkia irentsi zuenekoa'. Bidai formatuan aurkeztua, leku aldaketa ez da izango den bakarra, protagonistak identitatearen bilaketaren traumari aurre egiteko beste lurralde batera eramaten baititu kontalariak. Ez da ausaz egindako hautua, tramari indartzeko egina baizik. Istorian zehar, kultura aldaketak eragindako harridurekin, ohitura eta tradizioei buruzko hausnarketa ere bada.
GG4A proiektuak Moodle plataforman egiten den irakurketa-lehiaketa formatua du. «Eslovenian hain arrakastatsua izan den proiektu hau Euskal Herrira ekartzea erronka handia da, baina gogotsu heldu diogu, euskal nerabeek liburu onak irakurriz gozatuko duten esperantzan», azaldu zuen Idoia Noblek.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.