
Secciones
Servicios
Destacamos
Haurrei bideratutako liburu, istorio edo albumetan badira zenbait topikoa, esaterako otsoari «ipuinetan tradizionalki gaiztoa izatea» egokitu izana, eta 'Otsorik gabeko basoa' (Pamiela) lanean Goiatz Labandibar (Oiartzun, 1985) idazleak «helduok sortzen ditugun beldur absurdo horiekiko» kritika gauzatu du. «Gezurretan oinarritutako beldurren aurkako aldarrikapena da, baita haurren irudipenak beste aukera batzuk nola sortzen dituen azaltzea ere», kontatu zuen agerraldian.
Labandibarrek esan bezala, Mariñe Arbeo marrazkilariak egindako azaletik ikusiko du irakurleak liburuak bi protagonista dituela, nagusiki Laida, «neska oso jator eta irudimentsua, aurreiritziei aurre egiteko prest dagoena», eta zaiona eta oiartzuarrak «aurkakoa aldarrikatu» nahi izan duena. Arbeok nabarmendu zuen testua jaso zuenean «segituan» etorri zitzaizkiola irudiak burura. «Gertakari nagusiak toki bakar batean pasatzen badira ere, Laida protagonistaren irudimenaren bitartez asko bidaiatu daiteke». Aukera horien barnean, hainbat iruditan bi pertsonaiak maiz irudikatzea bilatu du marrazkilariak, «identifikazioa» errazteko eta ondoren Laidaren barne mundu hori ere islatzeko.
Egilea: Goiatz Labandibar.
Marrazkiak: Mariñe Arbeo.
Argitaletxea: Pamiela.
Orrialdeak: 32.
Prezioa: 15 euro.
Sinopsiak dioen bezala Laida beti beldurtu izan dute otsoek. Gurasoek haiei buruzko beldurrezko istorioak kontatu izan dizkiote ttiki-ttikitatik: Pelloren ardi guztiak jan zituen otso zitalarena, txanogorritxuren amona askaritarako jan zuenarena... Gauza bakarrak lasaitzen du Laida: bere etxe inguruan ez dagoela basorik. Badago jolas-parke bat eta bidegorri bat erreka baten ondoan. Txirrindan eta patinetan ibiltzera joaten da hara. Eta, batzuetan, errekan bizi diren ahateei ogi puska batzuk ematera. Teknika aldetik, Arbeok digitalean egin ditu ilustrazioak, «proportzioak lantzea» errazagoa egiten zaio, baina era berean arkatza baliatu du «prozesua nahiko mantso egitea» gustatzen zaiolako.
Carmen Elvira Pamielako kideak nabarmendu zuen argitaletxeko katalogoan «ohikoagoak» direla saiakera, poesia edo helduen literatura eta albumak Etxepare Euskal Institutuarekin bultzatutako ekimenean plazaratu ohi dituztela, baina «garrantzitsu» ikusi zuten «haurrak letren aurrean ez abandonatzea», haientzat bideratutako lanetan kolpez ez ilustrazio ez ezer ez baitute izaten. Hala, bere iritziz 'Otsorik gabeko basoa' «irakurle autonomoentzako» lana da, «familian irakurtzekoa».
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.