J. Agirre
Sábado, 22 de febrero 2025, 10:39
Iparraldeko idazle euskaldunei bideratutako EKE-Elkar literatura bekaren deialdi berria martxan jarri dute Elkar fundazioak eta Euskal Kultur Erakundeak. Bi urterik behin antolatua, epaimahaiak hautatutako proposamenak 6.000 euroko diru kopurua jasoko du. Era berean, literatur-generoa deialdi bakoitzean aldatzen denez, oraingoan helduentzako narrazioa da (eleberria, edo ipuin bilduma izan daiteke). Hautagaitzak aurkezteko epea 2025eko maiatzaren 31n amaituko da.
Publicidad
Azaldu beharko dira landu nahi duen proiektuaren aipamen laburra, 2-4 orrialdekoa, ezaugarri nagusiak agertuz, hala nola, luzera, estiloa, zergatiak, iturriak, egitura edota helburua. Baita ere, obraren erakusgai edo lagina, 4-5 orrialdekoa.
EKE-Elkar literatura beka Ipar Euskal Herriko euskarazko literatura sorkuntza sostengatzeko asmoz bultzatu zuten 2021ean Euskal kultur erakundeak eta Elkar fundazioak. Ekimenk honek 2000. urtean sortu Gazteluma saria ordezkatzen du eta hura bezala bi urtetik behin antolatzen da ipar Euskal Herriko idazle guztiei zuzendurik.
Lehen ekimenean Adur Larreak irabazi zuen beka eta dirulaguntzarekin 'Lurbinttoko ohoinak' argitaratu zuen, Iparraldean, Frantziako iraultza bukatu berritan girotutako komiki historikoa. Bi urte beranduago, literatur bekaren 2023ko deialdia Idoia Rodriguez Mondragonek irabazi zuen Mirentxu Ibargaraik, Mayi Saint Estebenek, eta Marie-Andrée Ouretek osatutako epaimahaiak hala erabakita eta duela egun gutxi aurkeztu zuen Baionan haren emaitza, 'Euritan', nerabeei zuzendutako eleberria. Egunkari moduan, Euri izeneko hamabost urteko gazte baten bizipenak kontatzen digu idazleak.
Orain maiatzaren 31 arte aurkeztu ahalko dira hautagaitzak.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.