«Argiaren eta ilunpearen, bizitzaren eta heriotzaren, ahanzturaren eta oroimenaren, errealitatearen eta alegiaren arteko bitasuna eta, aldi berean, batasun mina kontagai bihurtu dituen istorio uholde ezin joriagoa, ezin ederragoa». Hala defini daiteke Irene Solàren nobela berria, 'Begiak eman nizkinan eta ilunpeei behatu hien', idazleak idatzitako hirugarrena -originalean 'Et vaig donar ulls i vas mirar les tenebres'- eta Joxean Elosegik itzuli duena Alberdania argitaletxearentzat.
Publicidad
Gainezka egiten duen nobela da Solàrena, istorioz bete-betea, baita denboraz harago doan madarikazioa duten pertsonaiez. Guilleries eskualdean kokatua da, mendi malkartsu eta ibili ezinen artean gorderik, eta orrietan barna igaroko dira pasadan otso-ehiztariak, bidelapurrak, basoan ezkutaturiko iheslariak, karlistak, belagileak, makiak, rally-pilotuak, mamuak eta deabruak.
Aldiz, mas Clavell delakoa irmo da, «lurrari kaparren moduan lotua». Jorge Giménez Bech Alberdania argitaletxeko editoreak azaldu duenez bertan emakumeak bizi dira etxean eta mendeetako oroitzapenak bildu dira hartara egun bakar batean, Solàk berezko duen hitz-jario lasaiarekin. Beste behin «erritmoaren eta umorearen zentzu bizia» erakusten duela azpimarratu dute.
Egilea: Irene Solà.
Argitaletxea: Alberdania.
Itzultzailea: Joxean Elosegi.
Generoa: Eleberria.
Orrialdeak: 204.
Prezioa: 18,90 euro.
Senarra topatu orde egin zuen Joanak leinu itxuraz madarikatu bati hasiera eman zion hitzarmena. Betilerik gabe sortu zen Bernadeta eta hainbeste xarbot-ura isuri zioten ttikitan begietan non behar ez duena ere ikusiko baitu handik aurrera. Osorik beharrean, hiru laurdeneko bihotza du Margaridak, baina bizia eta suminkorra. Mihirik gabe sortu zen Blanca, ahoa habia hustua iduri, ez du hitzik egiten, behatu egiten du. Jaia ari dira egun prestatzen emakume hauek, eta beste batzuk.
'Begiak eman nizkinan eta ilunpeei behatu hien' ez da Alberdaniak euskaratzen duen Solàren lehen lana, aurrez ere 'Nik kantatu eta dantza egiten du mendiak' (2020) eta 'Dikeak' (2022) plazaratuak baititu. Horiez gain, Mallako egileak 'Bèstia' (2012) poema-liburua ere kaleratua du, Amadeu Oller Saria jaso zuena eta hainbat hizkuntzatara argitaratu dena. Ostean, 'Dikeak' lehen eleberriarekin Documenta Saria jaso zuen eta 'Nik kantatu eta dantza egiten du mendiak' lanarekin Anagrama Eleberri saria eta Europar Batasuneko Literatura Saria.
Publicidad
Hain zuzen ere, azken hau Elosegik ebrak itzuli zuen eta Itzulpengintzako Euskadi saria jaso zuen lanagatik.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.