Literaturako Nobel saria irabazitako idazlearen lan bat itzultzeko erabiltzen den Jokin Zaitegi Sariketak deialdi berria aurkeztu du. 2024ko edizioan Suediako Akademiak nabarmendutako Han Kang idazle hegokorearraren 'Barazkijalea' eleberria itzularaztea da
Publicidad
Horretarako, webgunean eskegitako lagina euskarara ekarri eta proposamena 2024ko abenduaren 31ko gauerdiaren aurretik helarazi beharko dio antolakuntzari. Ostean, Xabier Etxeberriak, Joannes Jauregik eta Leire Vargasek osatutako epaimahaiak, jasotako itzulpenak aztertu eta haietako bat izendatuko du irabazle 2025eko urtarrila amaitu baino lehen. Beti, noski, «aurkeztutako lanek aski kalitate» izanez gero. Bestelakoan epaimahaiak saria hutsik utzi ahalko da. Kasu horretan, antolatzaileek aukera izango lukete itzulpen hori enkarguz norbaiti eskatzeko, sariketako diru-kopuruaren truke.
Irabazleak 5.000 euroko saria irabaziko du 'Barazkijalea' itzultzeko; diruaren erdia jakinarazpena egitean jasoko du, eta beste erdia lan amaitua entregatu ostean. Lan amaitua 2025eko irailaren 31 baino lehen entregatu beharko du Elkar argitaletxean, dena ondo bidean 2025eko Durangoko Azokan egon dadin. Epeak beteko ez balira, edo itzulpenaren kalitatea nabarmen txarra balitz (epaimahaiaren iritziz betiere), sariaren bigarren zatia jaso ez eta lehena itzuli egin beharko luke irabazleak.
Oinarrietan zehaztua dagoenez «gogoa eta gaitasuna» dituen edonork har dezake parte Arrasateko AED Elkarteak eta Elkar argitaletxeak, Arrasateko Udalaren eta Laboral Kutxaren laguntzarekin antolatutako lehiaketan. Egitasmoaren helburua Jokin Zaitegi arrasatear idazlea gogoratzea eta hark literatura unibertsala euskaratzen egindako ahaleginari jarraipena ematea da.
2023ko Jokin Zaitegi sariketaren deialdiarekin Joannes Jauregik itzuliko du Jon Fosseren 'Trilogia' eta laster da heltzekoa Orain arte heldu den azken itzulpena Joxe Mari Berasategi eta Maialen Berasategik euskaratutako 'Paradisua' izan da, 2023ko Euskadi Saria eskuratu zuena. Laster helduko da
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
El Diario Montañés
El crimen casi perfecto: la viuda negra sa que decidió matar a su marido en Villalar
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.