Borrar
Euskadi Saria

Karmele Jaio: «Hasieratik sentitu dut irakurleen babesa eta jendearen hurbiltasuna»

Karmele Jaio | Idazlea ·

Jueves, 8 de octubre 2020, 07:31

Iazko azaroaren 13an Donostian, Literaktum jaialdiaren baitan 'Aitaren etxea' aurkeztu zuenean, Karmele Jaiok ondoan zeukan Xabier Mendiguren Elkarreko editorea. Hark esan zuen esku artean zeukaten nobela zela idazle eta kazetari gasteiztarraren lan «anbiziosoena, ausartena eta biribilena». Ez zeukan zalantzarik. Oso seguru zegoen hilabetez hilabete berresten joan den baieztapen harekin itxaropenen langa horren goian jartzean.

- Egin dezagun memoria ariketa txiki bat. Jendaurrean aurkeztu zenuenean, zer zen zuretzat 'Aitaren etxea'?

- Sorkuntza prozesu zail baten emaitza. Zalantza asko izan nituen, nire burua askotan ikusi nuen bidegurutzean, erabaki asko hartu behar izan nituen... Idatzi bitartean oso bakarrik sentitu nintzen, batez ere gaiagatik, ez nekielako nola sartu gai horretan eman gabe inpresioa norbait konbentzitu nahi nuela... Bakardade horretatik irtendakoan, ordea, oso azkar izan nituen lehenengo harremanak irakurleekin, jende asko jarri zen nirekin harremanetan, eta oso babestua sentitu nintzen. Aldi berean, ikusi nuen nik buruan neuzkan hainbat kezka jende askok zeuzkala, kezka konpartituak zirela.

- Orduz geroztiko hilabeteak ez dira nolanahikoak izan. 'Aitaren etxea'-k jarraitzen du euskarazko liburu salduenen zerrendetan; mailegatuenen artean dago; gaztelaniara itzuli dute; 111 Akademiaren saria jaso du beste zenbaiten artean... Orain, Euskadi Saria. Ordaindutzat jo ditzakezu buruhauste haiek.

- Nik ez nekien, baina sarien berri emateko ekitaldian sailburuak berak esan du konfinamenduan eLiburutegian gehien mailegatu ziren liburuak izan zirela 'Amaren eskuak' eta 'Aitaren etxea'. Sariak asko poztu nau, jakina, baina hori jakiteak ere bai, lehen komentatutakoarekin lotura duelako, hasieratik sentitu dudan irakurleen babesarekin, jendearen hurbiltasunarekin eta haiekin izan dudan harremanarekin. Izan ere, asko jarri dira zuzenean nirekin harremanetan, beste liburuekin baino gehiago, ez bakarrik gogoko izan dutela esateko, baizik eta bizipenak partekatzeko. Saria dela eta ere benetan sentitu dut jende asko poztu dela, oso zintzoak izan direla zorionak.

- Liburuaz ari ginela, lagun gizonezko batek behin esan zidan eman ziola zer pentsatua. Gogoko zuela, besteak beste, ez zeniolako demanda egiten.

- Liburu honekin tekla berriren batzuk jo ditut, bai. Aurreko liburuekin konparatuta, askoz ere gizonezko gehiago jarri dira nirekin harremanetan esateko beraien burua ikusi dutela islatuta sentimenduak ezin adierazi horretan. Maiz eman dizkidate eskerrak emakume baten buruan sartzeko aukera izan dutelako. Esan didate ez zirela gai, esaterako, gauez kalean ibiltzeak beldurra ematen dion emakume baten tokian jartzeko. Horrek ez du bakarrik zerikusia liburua gustatzearekin edo ez gustatzerarekin, esan nahi du hausnarketa eragin duela, eta horixe nahi duen, karikaturan erori gabe, tesirik gabe, leku guztietatik begiratzen saiatuz.

- Kasu honetan, gainera, bat etorri dira irakurleak eta adituak.

- Horrek ere poz handia eman dit, askotan ez doazelako bat. Jendeak gehien irakurtzen dituen liburuak ez dira normalean izaten akademiak edo kritikak gehien goraipatzen dituenak. Kasu honetan, denak bide berean elkartu dira, eta hori oso pozgarria da.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Karmele Jaio: «Hasieratik sentitu dut irakurleen babesa eta jendearen hurbiltasuna»

Karmele Jaio: «Hasieratik sentitu dut irakurleen babesa eta jendearen hurbiltasuna»