«Esparru edo kontzeptu» bana ardatz duen 'Sendatzeko ametsak' (Balea Zuria) saiakera aurkeztu du astearte honetan Pello Añorga irakasle eta ipuin-kontalari oiartzuarrak, orain arte batez ere haur eta gazteentzako literaturan hainbat lan aurkeztu dituen idazleak. Helduentzako «berariaz» idatzi duen lehen honetan lagun izan du espresuki sortutako Kalixto pertsonaia. Aleka-aleka, protagonistari buruzko istorioak jakingo dira, pentsamenduari loturikoak, eta gai sozialekin estuki lotuak. «Geruza asko ditu», aurreratu du Añorgak.
Publicidad
Argitaletxetik esan bezala, «saiakeratik eta poesiatik edaten duen lan berezia» da 'Sendatzeko ametsak'. Eta Kalixto «herri guztietan» den «pertsonaia xelebrea» da. «Arlotea eta aldi berean prestua, zabarra eta fina, bakartia eta soziala...». Ildo horretan, «inguru hurbileko tradizioan txertatuta» badago ere, kontuak ez dira hain ezagunak.
Egilea: Pello Añorga.
Argitaletxea: Balea Zuria.
Estiloa: Saiakera.
Orrialdeak: 126.
Prezioa: 18 euro.
Helduentzako lehen lan honetan lasai jokatu du idazleak. Azaldu duenez duela bost edo hamar ekin zion idazteari, baina prozesua bera luzeagoa dela xehatu du. «30 urtetik gora. Astiro-astiro, mantso-mantso eta pazientzia handiarekin egindako liburua da». Hori bai, argitaratzeko bidea ez da zuzena edo erraza izan, Añorgak testua zenbait argitaletxeri aurkeztu bazien ere orokorrean ez zuen baiezko erantzunik jaso. «Gehienek esaten zidaten beste genero batzuk lehenesten zituztela, ez zutela leku egokirik ikusten haien bildumetan». Aldiz, lagun idazle batek emandako -ak aurrera jarraitzeko animoa eman zion. «Esan zidan 'izugarri gustatu zaizkit euskal ronin tankerakoak'. Gurean inork ez dik horrelakorik idatzi, ez zait okurritzen gure sistema literarioan horrekin sintonian egon daitekeenik». Horrekin jo zuen Balea Zuriarengana eta haiek emandako babesagatik oso eskertuta azaldu da.
Alboan izan duen Juan Ramon Makuso argitaletxeko editoreak goraipatu du liburuaren «mezua oso zuzena» dela. «Atal bakoitzean pildora moduko testuak daude eta gaiak edo egoerak oso desberdinak». Hari hori tiraka egileak esan du ataletan zehar ateak eta «leihoak» irekitzen zaizkio irakurleari, tartean dauden «paradoxen» bitartez. Eta Kalixtorekin, noski.
Haur eta gazte literaturan berrogeita hamar lanetik gora eman ditu argitara orain arte, tartean Euskadi Saria jaso zuen 'Jenio gaiztoa' (2008).
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.