Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Amaia Telleria, ostegun honetako aurkezpenean. Alberdania
Amaia Telleria | 'Buru-hezurren itsasoan'

Zuhara protagonista duen hirugarren lana aurkeztu du Alberdaniak

'Buru-hezurren itsasoan' ondu du Amaia Telleriak, Gael lagunaren desagerpena abiapuntu duena

Jon Agirre

Donostia

Jueves, 14 de diciembre 2023, 15:08

Zuhara protagonista duen sagan ardatz den abentura, aspaldiko lagunen agerraldia, sorpresak eta gerra handi bat topatuko ditu irakurleak Amaia Telleriak (Idiazabal, 1993) aurkeztu berri duen 'Zuhara. Buru-hezurren itsasoan' (Alberdania) eleberrian. Protagonista bera duen hirugarren liburuan Deian itsas azpiko lagunaren bisitak abiatuko du trama, laguntza eske baitator hainbat kontugatik. Tartean, Gael, Zuhararen mutil-laguna izandakoa, desagertu delako edota gerra handi bat lehertu delako.

Hala, atzean utzi eta aldendu nahi izan zituen zenbait gertakari mingarri ondora etorriko zaizkio berriro Zuharari. Hortaz, Deianekin batera uretan murgilduko da Gaelen desagerpena argitu eta laguna bilatzeko asmoz. Aritz Galarraga editoreak nabarmendu bezala aurreneko bi liburuetako «abentura, abiadura eta jakin-mina» mantendu ditu Idiazabalgo idazleak, berezko duen «trebetasunez» narrazio «jostaria» ondu baitu.

Telleriak azaldu duen bezala lehen liburua, 'Itsasoaren deia', «bidaia iniziatikoa» izan zen, Zuhara bere burua beste ikuspuntu batetik ikusten hasi baitzen. «Baina formulatze edo eraikuntza hori, batez ere, besteen begiradetatik egindakoa izan zen: taldean bere lekua bilatzea izan baitzen beti bere helburua». Hala, bigarrenean, 'Clionaren kanpaiak', bere baitan hasitako aldaketan sakonduko du hirugarren honetan eta lagun artean sortutako gorabeherak areagotuko dira lagun horietako batzuen alde ezkutuak ezagutuko baitira istorioa aurrera joan ahala. «Horrek pertsonaiak sakonago ulertzen lagunduko digu, beste betaurreko batzuekin begiratzen», azaldu du. Adibidez, aurreiritzien gaia garrantzitsua izango da istorio honetan, asko jakin gabe epaitu baitu Zuhara bere lagunetariko batek, eta, alderantziz.

'Zuhara buru-hezurren itsasoan'

'Zuhara buru-hezurren itsasoan'
  • Egilea: Amaia Telleria.

  • Argitaletxea: Alberdania.

  • Generoa: Eleberria.

  • Orrialdeak: 128.

  • Prezioa: 11,90 euro.

Galarragak istorioa eraikitzeko modua goraipatu du. «Desagerpena argitzeko asmoz egindako bidaia bat izanik abiapuntu, eta bilaketa horretan gertatzen zaizkien hamaika gorabehera, ustekabeko gertaera, eta gertaera horiek gainditzeko ezin konta ahala irtenbide irudimentsu ezagutuko ditu»

Ofizioz irakaslea da Telleria eta Bergarako Idazle Eskolan gradu-ondokoa egin zuen. Aurkeztu duen eleberria argitaratzen duen bosgarrena da, denak Alberdaniarekin. Zuhara protagonista duten hiru lanez gain 'Pitzatuta gaude denok!' (Erria Txikota! bilduma) eta 'Haize-lekuak' ere idatzi ditu. Azken honekin Gipuzkoako Liburudendarien Elkarteak ematen duen Zilarrezko Euskadi Saria eskuratu zuen.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Zuhara protagonista duen hirugarren lana aurkeztu du Alberdaniak

Zuhara protagonista duen hirugarren lana aurkeztu du Alberdaniak