Borrar
Aste Nagusia

Belako eta Sara Socas, Donostiako Piraten lehen bi kontzertuak

Abuztuaren 10etik 17ra izango dira Flamenka guneko kontzertuak

Jon Agirre

Donostia

Lunes, 24 de junio 2024, 10:51

Aste Nagusirako hilabete eta erdi falta denean, Donostiako Piratek Flamenkako eszenatoki nagusian izango diren kontzertuetako lehen biak jakinarazi ditu sare sozialen bidez. Beste urtebetez portua hartuko du musikak abenduaren 10etik 17ra eta protagonista nagusietako ni izango dira Belako eta Sara Socas, abuztuaren 16a ostirala eta 17 larunbata hurrenez hurren.

Hiru urte zailen eta pandemiak 'Plastic Drama' diskoa eta proiektua erabat baldintzatu ostean zapore gazi-gozoa kentzeko 2023 urte hasieran aurkeztu zuen Belakok 'Sigo regando' (BMG) eta helburua ezin hobe bete dute bizkaitarrek. «Musika berriro ere protagonista» izate bidean Mungiako laukoteak 'White Lies', 'Sangre Total' edo 'Orein Orain' singleekin aurreratu zituen lan berriaren trazak -retro estetika berritua eta grabazio gordina zinta analogikoan-,

Inoiz baino gehiago urrundu da Belako edozein ildo estilistikotik: rocka, indie, pop, elektronika, biolinak, 'talk box', koruak, disonantziak eta amalgama erritmoak, denetarik du azken diskoak. «Bisitatu ez genituen lekuetan egon gara, hala nola ahapaldietako 7-4ko konpasetan, jazza gogorarazten duten akorde disonanteetan, eta poperoegiak entzuten bazitzaizkigun baxua distortsionatzen genuen zatietan...», azaldu zuten aurkezpenean. 'Beldur naiz ez zaidan gustatuko, baina nahiago dut ez aspertu', abesten du Cris Lizarragak 'Sangre Total' kantuan, albumaren zortzigarrena eta gaztelaniaz idazten duten lehena.

Eta ildo beretik doaz haien zuzenekoak. Bertan, mikrofonoei protagonismo handiagoa ematen dieten lau kideak entzun daitezke. «Hor nabaritzen da ABBA eta ahotsen harmoniekiko dugun gustua».

Freestyle-an erreferente

Sara Socas kanariarra freestyle alorrean erreferentzia nagusietako bat da azken urteotan eta emakumeak 'oilarren batailetan' sartzen aitzindaria izan zen. Bolo-bolo zabaldu zen Mexiko Hiriko Otumban Rapder rapero mexikarrari indarkeria matxista gaitzesteko erantzuna. Lehen kantuak 2019an aurkeztu zituen eta poliki-poliki eszenako zenbait festibaletan ere izan da

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Belako eta Sara Socas, Donostiako Piraten lehen bi kontzertuak

Belako eta Sara Socas, Donostiako Piraten lehen bi kontzertuak