Borrar
Itziar Ituño, Bilbon Ingot taldearen disko aurkezpenean. LUIS ANGEL GÓMEZ
Ingot | 'Zeugaz'

«Gozatzeko» egindako rockarekin, mundu justuagoaren «aldarrikapena»

Ingot talde bizkaitarrak su motelean ondutako 'Zeugaz' albuma aurkeztu du eta urte amaiera bitarteko datak jakinarazi ditu, lehena Oñatin

Jon Agirre

Donostia

Viernes, 4 de octubre 2024, 15:50

«Lagunen arteko egitasmo bezala» jaio zen Ingot proiektua egonkortu da. Jaiotza unetik izan duen filosofia bere horretan mantentzen du, musika ulertzeko modua baita bizkaitarren muina eta funtsa, baina «eguestenero» entseguak egitearen poderioz eta taldekideek aurretiaz zuten eskarmentua baliatuta, lehen diskoa aurkeztu dute ostiral honetan. 'Zeugaz' CDan eta biniloan plazaratu du Elkarrek.

Bilbon egindako aurkezpenean azaldu dutenez diskoari ekiteko asmoa pandemiaren aurretikoa da, eta lehen bilera bat ere egin zen, baina ez zen posible izan eta estudiora ez diren 2022ra arte sartu. Lana su motelean egin dute, 2023an ere grabatuz zenbait kantu eta orain heldu da emaitza «hala izan behar zelako». Tartean, gainera, taldekideen agenda-kontuak izan direla azaldu dute.

Ituñok nabarmendu bezala, aurpegi ezagunena berea bada ere, «ez da egia motorra ni naizenik». Musika «taldean, auzolanean», egiten dutela azaldu du eta bera musika mundura «iritsi berria» den bezala taldekideek «eskarmentu eta ibilbide» handia dutela. «Pentsatu nuen une batean zergatik ez eta hemen nago, kantatzera ausartu naiz».

Ingot taldea 2017an sortu zen «lagunen arteko egitasmo bezala» eta lehen unetik argi izan zuten rocka egin nahi zutela, baina dibertsio modura. «Jotzeko, gozatzeko eta musikaren bidez mundu justuago bat aldarrikatzeko» sortzen dutela musika, Andres Camio 'Jitu'-k (Elkar musika) laburtu bezala. 2018an kaleratu zuten lehen maketa eta honakoa izan da lehen diskoa. «Ez dakigu zein den gure asmoa, rocka modan dagoen ala ez, batzuetan badirudi gazteen artean ezetz. Gustuko dugulako egiten dugu», gehitu du Ituñok.

Lehen zuzenekoak, lotuak

Diskoa aurkeztu-aurkeztu, abenduaren 13an Portugaleteko Groove Salan izango da, baina aurrez beste lau zita ditu talde bizkaitarrak. Estreinakoa urriaren 18an izango da Oñatiko jaietan, gaztetxean 19:00etatik aurrera. Ostean azaroaren 23an Leioan izango dira VII. Aldatu Rock jaialdian, Sahararen aldeko emanaldian; astebete beranduago Frankfurtera joango dira metal sindikatuak gonbidatuta eta gurean izango dira berriro euskal kulturaren plaza den Durangoko Azokan. Abenduaren 7an Platerueneako oholtzan izango dira diskoa aurkezten.

Horretaz gain, 2025erako zenbait gauza «ia-ia lotuta» dituztela azaldu dute taldekideek, tartean Basaurin emango dituzten bi-hiru kontzertu, eta asmoa dutela zuzenekoekin jarraitzeko. «Beti ez da erraza ordea, proposamena gustatu behar zaigu, gure agendan kokatu eta kontzertu txikiak izan ohi dira gainera», xehatu dute. Esaterako, Bilbotik jaso dituzte proposamenka, baita azaroaren 11n izango den Behobiarako. «Aitamarirekin kolaboratu genuenez lasterketa dela-eta txosna bat jarriko dute, baina ezin izan dugu, etorriko dira gehiago», kontatu du Ituñok.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco «Gozatzeko» egindako rockarekin, mundu justuagoaren «aldarrikapena»

«Gozatzeko» egindako rockarekin, mundu justuagoaren «aldarrikapena»