Secciones
Servicios
Destacamos
ELISA BELAUNTZARAN
BARAKALDO.
Lunes, 18 de diciembre 2017
Urduritasuna eta emozio nabari ziren goiz goizetik BECeko inguruan. Jendeak alde batera utzi zuen pereza eta azkar hurbildu zen Barakaldoko areto handira. Hitzorduak merezi zuen presaka ibiltzeak. Aparkatzeko arazoak edo kezkak, hilarak eta bestelakoak gainditu eta gero bertsozaleak gustora hurbiltzen ziren euren eserlekuetara. Primerako giroa suma-tzen zen baztarretan. Familiak, kuadrilak, taldeak, bikoteak edo bestelakoak ikusten ziren.
Errenteriatik etorri ziren BECeko laugarren edizio honetara Karmele eta Milagros. Bi lagunak pozik ager-tzen ziren sartzeko txanda iristen zitzaien bitartean. Pasatzeko zain zeudenean garbi zuten saio bikaina izango zela eta primeran pasako zutela. «Horretara etortzen gara. Zaletasun handia dugu» eta nola galdu egun handia «BECen hasi zirenetik egiten final handia aldiero etorri gara. Oker ez banaiz duela hamabi urte etorri ginen lehen aldiz eta hemen gaude oraingoan ere». Errenteriarrak ondoan izan dituzten saioetara ere joan omen dira eta atzokoan garbi zuten «denak ondo aritu dira baina guk Ametsek irabaztea nahi dugu. Txapela Amestsentzat izango da» zioten saioa hasi aurretik bi emakumeek.
Nafarroako Araitz bailaratik etorritako neska-mutil koadrilak areto nagusiara sartu aurretik hamaiketakoa dastatzeko denbora aprobetxatu zuten. Indarrak hartu nahi egun luzea ongi pasatzeko asmoz. Nafarrek ordezkaririk ez zutela atzokoan finalean eta Amets Arazallusen aldeko apustua egiten zuten aurtengo bertso txapelketaren irabazlearen izena galdetzerakoan. Dena den, garbi utzi zuten «ez dakigu nola moldatuko den. Ez dugu entzuteko aukerarik izan eta ikusi egin behar gaur zer egiten duen». Gainera, «bertso aldekoak gara. Kinileak egitea baino gehiago gustatzen zaigu bertso onak entzutea».
Antzeko iritzia zuten Goizuetatik etorritako Alaitzek, Anek, Maiderrek eta Anek. «Saio ona entzutera etorri gara!». 40 bat lagun joan ziren atzotik Nafarraoko herritik. Hasterako espero zuten gauza bakarra zen «saio polita dadila eta onena nagusitu dadila» zioten neska nafarrek. Dena den, baten bat animatu zen eta «Maialen ongi ikusi dut eta berak irabaziko duela uste dut» esan zuen. Laukotea atzo BECen zen, baina ez zuten txapelketa honetako lehen saioa. «Inguruan izan diren kanporaketetara joan gara. Denetara lau edo bostera joan gara». Bertsozaletasuna nabaria zuten eta ongi pasatzeko gogoarekin hurbildu ziren Barakaldoko aretora eta hau zioten: «Denek disfrutatzeko saioa izango dela espero dugu, bertsolariak oholtza gainean eta ikusleok gure eserlekuetatik».
Maialen Lujanbioren zaleek bertso bikainak entzuteko parada izan zuten atzokoan eta dardara berezia sentitu ahal izan zuten goizeko kartzelako bertsoak bota zituenean. Droga menpekotasuna sufritutako emakume baten azalean jarri zen hernaniarra eta ondorioz bere inguruan sortutako une tristeak azaltzerakoan lortu zuen konexio berezia entzuleekin. Horrela isladatu zuen lana amaitutakoan jasotako txalo zaparradak eta hanka hotsak. Maialen Lujanbiok txapela jantziko zuen usteetan joan zen Donostiako Leire Lopetegi. Lehenengoa aldia zuen bertso txapelketaren final batean donostiarra eta ilusio handiz eta gogoarekin agertu zen Barakaldoko bertsozale bilgunera. Ondoan zuen bere laguna Maddalen Lizaso eta honek ere Lujanbioren aldeko apustua egiten zuen. «Maialenek irabaziko du» zionez.
Egun on bat pasatzeko asmoz hurbildu ziren donostiarrak eta gozatzeko aukera izan zuten. Eurek eta BECera hurbildutako gainontzeko 14.600 lagunek. Giro ezin hobea izan baitzen goizetik hasita. Bertsolariak atera zirenean jendea zutik jarri zen berehala eta txalo zaparrada bikaina entzun zen BECeko aretoan. Emozioa nahasten zen urduritasunarekin goran zeuden eta beheran zeuden lagunen artean. Eguerdirako gauzak lasaitzen joan ziren. Finalaren lehen orduak igaro eta gero, lagun asko etxetik ekarritako otordu dastatzera joan ziren.
Bertsolariak ere indarrak berreskuratuta atera ziren eszenatokira. Giroa primerakoa izaten jarraitzen zuen eta tarteka animo oihuak entzuten ziren baten edo besteen aldean harmailetan zeuden zaleen artea. Ikusleek egiten zituzten olatuek ere isladatzen zuten ondo pasatzeko gogoa. Denbora aurrera zihoan heinean gauzak estuago jartzen ari ziren partaideen artean baina zaleen artean ere entzuten hasi ziren irabazleen izenak. Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze eta Aitor Sarriegin izenak aipatzen ziren gehien bat. Amets Arzallusen zaleek ez zuten etsitzen. Igor Elortza, Sustrai Colina, Unai Agirre eta Beñat Gaztelumendiren aldekok ere ez. «Itxaron egin behar arratsaldeko saioan zer gertatzen den ikusteko. Onenak orain etorriko dira esan du Beñatek bere agurreko bertsoan eta ni bat nator berarekin» zion Mikelek.
Baziren txapela aurpegi berriekin ikusi behar zela uste zutenak ere. Errenteriatik etorritako Amets, Amaia, Josu eta Jasonek Igor Agirre edo Sustrai Colinak janzteko aukera izango zutela uste zuten. «Protagonismoa beste batek izan dezan» zioten. Bertsoaz gozatzeko jendearen gogoa nabaria zen saioa aurrera joan heinean. Txalo zaparradak indartsuak entzun ziren eta emozio une asko. Olatuak ez ziren gelditu arratsaldean eta tentsioa jaisten lagundu zuten.
Azkenean denek gozatzeko aukera izan zuten. Batzuk beste batzuk baino gehiago. Maialen Lujanbiok eraman zuen sari preziatua eta bertsozaleen txalo zaparrada. Ondoan zituen bertsolarien babesa ere sentitu zuen hernaniarrak. Amaiera bikaina Bertso Txapelketa Nagusiari eman ziotena zortzi bertsolariek. Zaleak pozik atera ziren saioa amaitutakoan.
Bertsolari Txapelketa Nagusia, labur-labur
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Así se hace el lechazo deshuesado del restaurante Prada a Tope
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.