Borrar
Miel Anjel Elustondo da finalistetako bat Lusa

Xabier Lete izango dute gogoan Rikardo Arregi sarietan

Andoainen egingo dute sari banaketa, eta orduan jakingo da finalisten artetik zeintzuk diren sarituak

DV

Donostia

Jueves, 26 de noviembre 2020

Andoaingo Udalak antolatzen duen Rikardo Arregi Kazetaritza Sarien banaketa ekitaldia egingo da ostegun honetan, azaroaren 26an, 'Xabier Lete gogoan' izenburupean. Bi sari nagusi emango dira, biak maila berekoak, 9.000na eurokoak: Kazetaritza Saria eta Komunikazio Saria bestea.

Antolatzaileek jakinarazi dutenez, Kazetaritza Sarian, Arantxa Arza eta Felix Zubia, 'Osasun Etxea' irratsaioagatik (Euskadi Irratia); Miel Anjel Elustondo, 'Tonban ehortzirik' testu sortagatik (Berria); Albiste Faktoriako lantaldea, 2019ko irailetik 2020ko iraila bitartean egindako saioengatik (Euskadi Irratia); eta 'Koronabirusaren azken datuak' atala egin duen lantaldea (Berria-ko atala) dira finalistak.

Komunikazio Sarian, berriz, CodeSyntaxen 'Egunean behin' jokoa; 'Ene kantak!' proiektu komunikatiboa, 2019-2020an emandako saltoagatik; Arteman, 'Lur eta Amets' filmaren komunikazio prozesuagatik; eta, 'Urmuga' proiektuaren spotagatik, Mendiak eta Herriak elkartea eta Et Incarnatus Orkestra dira finalistak.

Finalisten artetik azkenean bi saridunak nortzuk diren sari banaketa ekitaldian bertan jakingo da. Ostegun honetan izango da, Andoaingo Bastero Kulturgunean, 19:00etan. Finalistak ere bertan izango dira, eta beraiek ere orduan jakingo dute nortzuk diren saridunak, ez lehenago.

Aurtengo sari banaketa ekitaldiak Xabier Lete izango du gogoan, bere heriotzaren hamargarren urteurrenaren atarian, eta bere lana aitortu eta eskertzeko baliatuko da. Bere musika eta kanten bidez omenduko da Lete, Joxan Goikoetxea, Klara Mendizabal, Petti eta Antton Valverde musikarien eskutik.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Xabier Lete izango dute gogoan Rikardo Arregi sarietan

Xabier Lete izango dute gogoan Rikardo Arregi sarietan