Borrar

Zantzuak edo ameskeriak?

FESTIVALEROS ·

Domingo, 18 de septiembre 2022, 07:50

Zineaz zein bizitzaz asko dakiten gizon eta emakume ugariri maiz entzun izan diet zinema berez dela bizitzaren isla, sortzez duela unean uneko gizartearen erretratu bilakatzeko gaitasuna. Ez nator guztiz bat horrekin, baina zineaz ezer gutxi dakidanez, bizitzaz ere ez asko, ikuspegi horrekin 'irakurri' ditut Sail Ofizialeko filmak, ea zer dioten bizi ditugun garai nahasi eta irakurgaitz hauei buruz.

Zinemagileen zein filmak aukeratu dituztenen hautuek erraztu egin didate lana: oraina da nagusi, sail horretan ikusi ahal izango diren 22 filmetatik lauzpabostek baino ez baitute jo iraganera. Bada bere baitan bildurik dagoen protagonista malenkoniatsurik, baina ugariagoak dira bestearekiko urratsa egiten dutenak, minak arindu eta zauriak orbaintzeko zein aurrerapausoak elkarrekin emateko xedearekin. Pertsonen arteko harremanen konplexutasuna garai guztietako sortzaileen erregai nagusietakoa izanik, Sail Ofizialeko filmak sortu dituztenak ez dira salbuespena. Hala ere, harremantzetik eta batera jardutetik etor daiteke aurrera egiteko indarra, izan ama bilakatu diren nerabeak, edo erresuma propioaren bila abiatzen diren Medellingo kaleetako mutikoak.

Filmetako pertsonaien artean ez da heroi kapa eta ospedunik sumatzen. Bai, ordea, besteen bizitzak hobetzeko ale xumea jartzeko prest dauden pertsona arruntak, zalantza eta kontraesanez beteak. Buenos Aireseko aldirietan, Errumaniako herrixka batean edo langile atzerritarrak hutsaren hurrengoa diren Brexitaren atariko Erresuma Batuan.

Zinemaldiak aurrera egin ahala ikusiko dira konpromisoari uko egiten ez dioten filmak, ahalegin kolektiboaren indarra nabarmentzen dutenak, ustelkeria eta ahalguztidunen gehiegikeriak salatzen dituztenak... Egungo gizartearen isla ote dira? Letorkeenaren zantzuak? (Rodrigo Sorogoyenek irudikatu duen etorkizun iluna salbu, jakina). Etsipenak eta on usteak eragindako asmakeriak, akaso?

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Zantzuak edo ameskeriak?