
Secciones
Servicios
Destacamos
Joseba Zubialde
Jueves, 8 de enero 2015, 15:30
Gipuzkoako Foru Aldundiak euskara lehentasunez erabiliko du erakundearen zerbitzu guztietan herritarren hizkuntza aukeraren berdintasuna bermatzeko eta bi hizkuntza ofizialen arteko oreka berdintzeko. Hitz hauekin laburbildu du Martin Garitanok, diputatu nagusiak, ostegun honetan aurkeztu den euskara normalizatzeko bosgarren plana. Helburua urte amaierarako Aldundiaren zerbitzu guztiak euskaraz eskaintzea dela adierazi du.
Diputatuen Kontseiluak 2014ko abenduaren 22ko bileran onartu zuen hurrengo bost urtetan indarrean egongo den hizkuntza politikaren oinarria. Aldundiaren jarduera-esparru publiko guztiei eragiteaz gain, erakundearen barneko alderdiei ere eragingo dio, hala nola, lanpostuen hizkuntza eskakizunei eta elebidunen kopuruari. Zigor Etxeburua Aldundiko Euskara zuzendariak adierazi duenez, planaren ekarpen nagusietako bat da orain arte bi lege ezderdinetan zehaztuta zeuden hizkuntza irizpideak eta normalizazio plana batzen dituela.
Honetaz gain, prebentzioaren ikuspegia ere barneratzen duela azaldu du Etxeburuak. Honen helburua erakundearen lan esparru eta molde guztietan euskararen egoera sozialari kalterik ez egitea da, eta hori lortzeko aurrera atera nahi diren politikak eta neurriak ezarri aurretik, jarduerak diseinatzen diren unean bertan, hizkuntzaren kudeaketaren aurreikuspena landuko da, eragin linguistikoaren ebaluazioa gauzatuz.
Orain arte indarrean zegoen planarekin alderatuta, hurrengo bost urtetan aplikatuko denak hainbat berrikuntza dakartza, hala nola, hirugarren edo laugarren hizkuntza eskakizuna egiaztatuta duten langileek euskaraz egingo dute nagusiki (ahoz zein idatziz), kontratazio istratiboan Gipuzkoako udalekin adostu diren hizkuntza irizpiden barneratu dira eta foru sozietate publikoek (Bidegi, Izfe...) euskararen erabilera normalizatzeko plan bana eratuko dute.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Leonoticias
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.