
Secciones
Servicios
Destacamos
J. A.
Lunes, 3 de febrero 2025, 12:24
Arrasate, Elgoibar, Irura, Abanto-Zierbena, Arrigorriaga, Barakaldo, Bilbo eta Durangoko 218 saltokik bat egin dute Elhuyarrek emakumeek eta neskek zientzian parte-hartze eta protagonismo handiagoa izan dezaten bultzatzeko eta nesken bokazio zientifikoak sustatzeko abian jarritako 'Otsailaren 11 erakusleihoak' ekimenarekin.
Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna aterki hartuta, otsailaren 3tik 11ra, establezimendu bakoitzak (ikusi parte hartuko dutenen zerrenda) emakume zientzialari bati eskainiko dio erakusleihoa. Zientzialariarekin lotutako ilustrazioak eta informazioa biltzen duten horma-irudiak jarriko dituzte dendan, eta haren ikerketan inspiratuta apainduko dute dendako erakusleihoa. Hala, beraz, emakume zientzialarien bizitzaren eta lanaren dibulgatzaile bihurtuko dira dendariak, eta emakumeek zientziari egin dioten ekarpena ikusarazten lagunduko dute.
Aurtengo edizioan, emakume zientzialari hauek omenduko dira: Amena Karimyan (Herat, Afganistan, 1996), astronomoa, aktibista eta idazlea; Dorotea Barnés González (Iruñea, Nafarroa, 1904-2003), kimikaria; Halet Çambel (Berlin, Alemania, 1916-2014), arkeologoa eta eskrimalaria; Harriet Martineau (Norwich, Erresuma Batua, 1802-1876), ekonomialaria eta soziologoa; Jeanne Baret (La Comelle, Frantzia, 1740-1807), botanikaria; Lurdes Ansa Maiz (Andoain, Gipuzkoa, 1961), zientzia-materialen edizio-arduraduna; Margaret Crane (Indiana, AEB, 1941), publizista eta asmatzailea; Maria Jesus Esteban Galarza (Alonsotegi, Bizkaia, 1955), matematikaria; Nawal El Saadawi (Kairo, Egipto, 1931-2021). medikua, idazlea eta aktibista; Patricia Rodríguez Brennan (Bogotá, Kolonbia, 1971), biologo ebolutiboa; Suzuko Ainhoa Tamura (Aichi, Japonia, 1934-2015), hizkuntzalaria; eta Uxue Lazcano Dobao (Bergara, Gipuzkoa, 1995), biologo konputazionala.
Azken urteetan bezala, aurten ere, GINKANA batean parte hartzeko aukera izango da. Horretarako, mugikorrean Actionbound aplikazioa jaitsi, eta, dendaz denda, omendutako 12 emakumeen kartelak bilatu eta haien QRak eskaneatu beharko dira. Emakumeen kartel bakoitzeko QR kodea eskaneatuta, emakume horren inguruko galdera bati erantzun beharko zaio. Horrela, saltokiz saltoki, 12 emakumeen QR kodeak bilatu eta galdera guztiei erantzun arte.
Horrez gain, 'Otsailaren 11 erakusleihoak' egitasmoan ikusgai egongo diren irudietan oinarriturik, 'Zientzia-emakumeak argira' erakusketa zabalduko da otsailean Azkoitia, Barakaldo, Bilbo, Donostia, Durango, Iruñea eta Ordizian.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.