Kalteberak
Zazpigarren olatuan ·
Ez dakit oso ondo nola hartu osasun-arduradunek azkenaldian zaurgarrioi luzatu dizkiguten mezuak: espezie baliotsu/babestua gara, edo arrisku/arazo publikoa?Secciones
Servicios
Destacamos
Zazpigarren olatuan ·
Ez dakit oso ondo nola hartu osasun-arduradunek azkenaldian zaurgarrioi luzatu dizkiguten mezuak: espezie baliotsu/babestua gara, edo arrisku/arazo publikoa?Zazpigarren olatuan gaude, edo zortzigarrenean? SEMG (Sociedad Española de Médicos Generales y de Familia) elkarteko eledunaren hitzetan, zazpigarrenaren gainetik jauzi egin eta zortzigarrenean murgildu gara bete-betean. Haren ustez, alegia, normaltasunaren ilusioak ezabatu egin zuen zazpigarrena, lausotu, eta «olatu fantasma»-tarako gelditu da soilik, pandemiaren indarberritzeari buruzko datuen kalitate eskasaren erruz ez duelako utzi arrasto epidemiologikorik. Gai potoloa, bide batez, datuen kalitatearena. Apuntatuta geratzen da hurrengo olatu baterako.
Ofizialki, berriz, zazpigarrenean gaude. Zazpigarrena edo zortzigarrena, nori axola zaio? Kontua da men egin zaiola ebidentziari eta pandemiatik dena eta gerratik dezente duen olatuen joan-etorrira itzuli garela.
Surflari bati entzun nion ez daudela bi olatu berdin, eta olatuak ondo irakurtzen jakitean datzala benetako talentua. Kasu honetan, irakurketarik azalekoenak ere erakusten du olatu batetik bestera asko aldatu direla gauzak. Urte hasierako seigarren olatuaz geroztik aldatu den funtsezkoetako bat fokua da. Batez ere, udaberrian osasun-arduradunek ebatzi zutenetik osasun-larrialdi izaera otsailean galdu zuen pandemia «trantsizio fase» berri batean sartua zela, eta bazela kudeaketa eredua aldatzeko garaia.
Trantsizio pandemiko honek, hainbat trantsiziok bezala, transmutazio moduko bat ekarri du, beste osagai askoren artean: lehen gauza bat zena beste bat da orain. Lehen, alegia, neurritasuna eskatzen zitzaien herritarrei -kritika bidegabe askoren jomuga izan ziren gazteei batik bat- birusaren hedapena moteldu eta kalteberak babesteko, nahiz eta altua izan ordaindu beharreko prezioa.
Justu kontrakoa ari dira eskatzen aldaketa gauzatu zenetik: zaurgarrioi erregutzen digute atera gaitezela ahalik eta gutxien burbuilatik, irtetekotan ibil gaitezela tentuz, animazio handiko tokietatik urrun, musukoa kendu gabe...
Gure buruak zaintzeko, bai, baina baita ere gainerakoen bizitza ez dadin eten berriro, ekonomiak ez ditzan kolpe gehiago jaso, lehendik ere nahikoa kolpatuta dagoen lehen arretak eta indartu beharrean ahuldu diren ospitaleek -%16 murriztu da udarako ohe kopurua Osakidetzakoetan- ez dezaten jasan zaurgarriongandik hel daitekeen soberako presioa.
Trantsizioak zein bide daraman ikusita, aste honetan Sagarduiren Sailak eta Dariasen Ministerioak berretsi eta indartu egin dute «bereziki kalteberatasun-irizpideak dituzten pertsona-taldeei» (60 urtetik gorakoei, immunodepresioa eragiten duten gaixotasunak dituztenei eta haurdun dauden emakumeei) zuzendutako enkargua.
Primeran ulertzen ditut osasun-arduradunen eta aditu askoren argudioak, baina ez dakit oso ondo nola hartu: espezie baliotsua garelako babestu nahi gaituzte, edo arazo publiko bilakatu gaitezkeelako proposatzen dizkigute berariazko neurriak?
Galdera erretoriko guztietan bezala, erantzuna da gutxienekoa, baina mezua ulergarriagoa egingo litzaidake alboan izango balitu bestelako neurri osagarriak, eta hartuko balitu aintzat albo-kalteak. Izan ere, kalteberon kolektiboa askotarikoa eta zabala da -irizpide denak batuta, gertu gaude EAEko biztanleen herena izatetik- eta ez dakit guztiok eman ote dugun gure burua aipatutzat.
Estrategia berriak, bide batez, eztabaida interesgarria jarri du mahai gainean kalteberatasunaren marra 60 urteetan finkatzea. Zaurgarritasuna orokorra bada, eta ez selektiboa, nori iruditu zitzaion ideia on eta onargarria 67 urte bete arte lanean jarraitu behar izatea?
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.