Ez da berria. Duela bost urte hasi ziren, Kilometroak jaiari buelta bat emateko lanekin batera, 'Kilometroak historian zehar' erakusketa prestatzen. Gipuzkoako ikastolen aldeko jaiaren edizio bakoitzeko bat osatu dute, garaiko kartel, informazio eta argazkiekin. Guztira, beraz, 73 daude, Zizurkilgo Atxulondo kultur aretoan ikusgai, igandera bitarte. Bertan jaso dute jaiaren eboluzioa, eta baita gizartearena bera ere, Mikel Egibar koordinatzaileak nabarmendu duenez, kulturalaz gain, «kapital soziala ere badelako finean jaia, onura soziala emateko gai dena». Eredu berriarekin, gizartearen norabide berera ekarri nahi dute jaia, beharretara moldatu, «bi mutur horiek lotu eta zirkulua itxiz».
Publicidad
Barandiaranen hitzak gogora ekarrita, «herritik sortua eta herriari emana» den jaia da Kilometroak Egibarrentzat. Eredu ere izan da Euskal Herriko ikastolen aldeko gainerako jaien sorreran, honen ondoren jarri zirenak martxan: Ibilaldia, (Bizkaia, 1979), Herri Urrats (Iparralde, 1983), Araba Euskaraz (1981) eta Nafarroa Oinez (1981).
1977an egin zen lehenengoz Kilometroak, Beasain eta Lazkaon. Urriko lehen asteburuan egin izan da beti, eta urteen joan etorrian, asko dira jaiaren antolakuntza bere gain hartutako herri eta ikastolak. Bada errepikatu duenik ere. Bergaran hiru aldiz egin dira, adibidez. Azpeitian, Tolosan eta Donostian ere errepikatu dute, besteak beste.
Jakina denez, lurraldeko ikastolei bultzada emateko ekimena da, eta urtero osatzen den zirkuitoko kilometroak erosiz dirua biltzen dute zentro horiek. Aurten 'Tanta' txartelak erosita egin daiteke ekarpena.
Egibarrek bi ildo nagusi ikusten dio festari: lehena, euskararen aldekoa. Bigarrena, gizartearentzako zerbitzua.
Hasi berria den jaiaren aro berri honetan, hizkuntzaren kalitatean jarri nahi dute fokua, jai testuingurura ekarrita hizkera. Izan ere, uste dute gutxi landutako gaia dela, eta garrantzi handikoa. Gozamena da, hain justu, landu nahi duten beste ildo bat, oroimen positiboak eta jaiarekiko lotura emozionala ere mantendu ahal izateko.
Publicidad
Orain arteko itxura urtero antzeko xamarra bazen ere, Egibarrek uste du edizio oso desberdinak izan direla, eta aro desberdinak izan direla jaiaren baitan. Badute eboluzio horren inguruan liburua osatzeko asmoa, «edo behintzat, kontzeptuala izango den proiektua egitearena, Kilometro bakoitza aro batekin lotzeko. Hor dago ikastolen publifikazioaren aroa, jaiaren konponente sozial zein ekonomikoa bistaratzen dituena. Baita ere, Euskal Herriko gertaera sozial eta politikoak . Izan zen garai bat, non jai nazionalak izan baitziren ikastolen jaiak. Txillardegik zioen bezala, 'euskararen lurralde librea'».
Esan liteke apur bat nostalgikoa dela sortu duten erakusketa; nolanahi ere, lortu dute jasotzea denboraren eraldaketarako gaitasuna. Lehenengo Kilometroetan, Jose Migel Barandiaran adineko bat ikusten da argazkietan, jai oso herrikoia zen baten parte-hartzaile.
Publicidad
Erakusketako etan aurrera egin ahala, jaiaren edizio masiboak ikusi daitezke: kontzertuak, familiak, gazteak, ibilbide desberdinak. Ikastola handi eta txikien esfortzuak, eta jendearen erantzuna. Egunkarietako azalak ere jaso dituzte, logo eta bestelako dokumentazioarekin batera. Batik bat, «ikastoletako bertako ganbaretatik eta Lazkaoko beneditarren artxibo historikotik ateratako dokumentuak dira», azaldu du Egibarrek.
Kilometroen astearen amaierarekin batera itxiko ditu ditu ateak erakusketak, baina bertako eduki guztiak www.kilometroakbidea.eus helbidean daude kontsultagarri. Artxibo digitala nahi izan dute sortu horrela.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
El crimen casi perfecto: la viuda negra sa que decidió matar a su marido en Villalar
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.