
Secciones
Servicios
Destacamos
Igandean, Lezo Jaizkibel mendi lasterketa izango da. XI. edizioa izango aurtengoa eta dagoeneko dena prest dute Xoxolur mendi taldeko kideek edizio honetarako. Goizeko 10:00etan izango da irteera Gurutze Santuaren Plazatik. Bertan izango da helmuga ere Jaizkibel pasatu eta bueltzan etortzen diren lasterkarientzat.
Antolatzaileek aditzera eman dutenez biddearen egoera dela eta, «bi aldaketatxo egin ditugu ibilbidean. 12,5. km inguruan lehena. Jaitsieran, ormigoizko bidera ateratzen garenean, berehala eskuinetara hartu beharrean, metro batzuk beherago jarraitu behar dugu eta ondoren, eskuinetara dagoen bide zidorra hartu beharko da. Bigarrena aldaketa, 13.km-an dago. Deposito eraikina eskuinetik inguratu beharko dugu, jarraian, ohiko jaitsierarekin jarraituz Xoxolurrera».
Larunbatean 0-12 adin tarteko haurrentzat lasterketa ere prestatu dute Xoxolur mendi taldekoek arratsaldeko 17:00etan abiatuko direlarik Koldobike Gezala pilotalekutik. Izena emateko epea egunean ebrtan egin ahalko da 16:30eatik aurrera, eta hiru euroko ekarpena egin beharko da dortsala erosteko. Antoaltzaileek aditzera eman dutenez bi euro elkartasunezkoak izango dira, Aita Mari-Itsas Salbamendu Humanitarioa erakundearentzat izango direnak (haientzat izango da aurtengo elkartasun laguntza).
Aurretik ekitaldi berezi bat egongo da gaur bertan, izan ere ikus-entzunezkoa prestatu dute antolatzaileek iluntzeko 19:30etik aurrera Gezala auditoriumean Xabier Zarranz mendi lasterkari nafarraren eskutik. Mendiko lasterketen kulturarekin harremana sendotzeko asmoz, Luis Arrieta Etxeberriak zuzendutako '212 Mountains' dokumentala mendi lasterkari nafarra protagonsita duen lana eskainiko da. Xabier Zarranzek (Barañain 1981), 20 urtez mendi lasterketetan lehiatu ondoren, Euskal Selekzioko taldea utzi eta eliteko txapelketetatik aldentzea erabaki du. Erabakia hartu duen urte berean, ustekabean, estatuko zirkuituko ultra garrantzitsuenetako bi irabazi ditu: Gran Trail Aneto-Posets (105 km/6.760m+) eta Canfranc-Canfranc (100 km/8.848m+). Horrek bere etorkizunari buruz hausnartzera bultzatuko du berriro, eta bidean, zeharkaldi bat osatuko du Pirinioetan, 3.000 metrotik gorako 212 tontorretako batzuetan barrena, Balaitus (3.144 m) eta Pica d'Estats (3.143 m) lotuz. Sarrera doan da, baina aurrez bertan izateko erreserba egin behar dute interesdunek.
Sarrera doan da bainaudaletxeko web gunean aurrez erreserba egin behar dute interesdunek bertan izateko .
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Todos los conciertos y festivales de este verano en Cantabria
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.