Borrar
Irabazleak emakumezkoen podioa sari banaketa eta gero.
Adirane Peñagarikano eta Aner Arocena nagusitu dira Izazpiko Igoeran
Ezkio-Itsaso

Adirane Peñagarikano eta Aner Arocena nagusitu dira Izazpiko Igoeran

Antolakuntzak gorde egin du Pello Garinek ezarritako marka hautsiz gero emateko zuen 500 euroko saria

DV

Ezkio-Itsaso

Domingo, 11 de mayo 2025, 18:20

Adirane Peñagarikano eta Aner Arocena nagusitu dira gaur goizean, eguraldia lagun, ospatu den Izazpirako igoeran. Ezkioko jaien barruan lehiatzen den 6,3 kilometrotako lasterketan Aner Arocena zumarragarra izan da azkarrena, ibilbidea betetzeko 38,32 minutu erabilita. Irabazleak igoeran utzi ditu atzean bere aurkaririk nagusienak eta beherakoan ere ondo eutsi dio lortutako abantailari. Bigarren lekuan Martin Egizabal sailkatu da (39,04) nahiz eta Izazpiko puntan aurretik izan duen azkenean hirugarren izan den Unax Agirre (39,50).

Aner Arocena, Martin Egizabal eta Unax Agirre ondoan dituela.
Imagen principal - Aner Arocena, Martin Egizabal eta Unax Agirre ondoan dituela.

Nesken lasterketan ere Aridane Peñagarikanok hasieratik bukaerara arte dominatu du proba eta azkarrena izan da bai Izazpiko puntan eta baita Ezkioko helmugan ere, denera 46,26 minutu behar izan dituelarik. Atzetik izan ditu Luzia Urkiola (50,26) eta podiuma osatu duen Nerea Garcia (54,45).

500 euroak datorren urterako

Pello Garin Zizirukildarrak 1982. urtean ezarritako markatik (31,26) oso urrun gelditu dira aurtengo irabazleak, beraz, antolatzaileeka ditzera eman dutenez, «500 euroak datorren urterako geratuko dira».

«Atletismoaren historian arakatzen hasita, Jarmila Kratochvilova atleta txekiarrak 1983an ezarritako 800 metrotako probakoa da indarrean dagoen munduko errekorrik zaharrena. XX. mendeko beste hamaika errekor ere badira oraindik indarrean, gehienak emakumeenak eta Ekialdeko Blokeko atletek lortutakoak. Baina gurean ere badira pasa den mendetik inork hobetzerik lortu ez duen denborarik, urrutiegira joan beharrik gabe, igande honetan hausten saiatuko diren Izazpirako igoerakoa», gogoratzen zuten lasterketa ezkiorraren antolatzaileak.

«Beste hainbatetan bezala, 1978. urtean Jose Antonio Aranzadi ezkiotarraren eta Joxe Aierbe ataundarraren artean egindako apustua izan zen Ezkiotik Izazpirako igoeraren iturburua. Gora-behera desberdinekin, lasterketak bizirik dirau 2016. urtean San Migeletako jai batzordekoek berreskuratu eta ondoren, EzkiOn MartxaN kirol klubekoekin elkarlanean segida eman ziotenetik. Aurten 'aro modernoko' IX. edizioa jokatu da Argindegi ostatu parean hasi, Izazpiko puntara heldu eta berriz ere hasierako puntura heltzen den mendi lasterketa», gehitzen dute.

Proba bera bezala, «lasterketa honen marka XX. mendekoa da, 1982.ean Pello Garin zizurkildarrak ezarritakoa; 31 minutu eta 26 segundo. 2017an Aritz Egea hura hobetzetik oso gertu egon zen, baina 18 segundo gehiago behar izan zituen probaren 6,3 kilometroak betetzeko». Errekor hori XXI. mendera ekartzeko erronkak, hortaz, indarrean jarraitzen du eta aurten ere 500 eurotako sari bat gordea zuen antolakuntzak denbora hori hobetzea lortzen duenarentzat, baina gordeta jarraituko du datorren urtera arte, inork ez baitu hautsi aurten behintzat.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Adirane Peñagarikano eta Aner Arocena nagusitu dira Izazpiko Igoeran