
Ver 58 fotos
Secciones
Servicios
Destacamos
Ver 58 fotos
Eguraldiak ez zuen lagundu Xanistebanetako hirugarren egunean ezta ere, baina hori, oiartzuarrei bost axola zaie. Baserritar eguna beti izan da berezia Oiartzun aldetik eta gaur egun polita ospatu zuten. Hainbat ekitaldirekin dibertitu ziren.
Beste urte batez, oiartzungo produktuen ekologikoen azoka zabaldu zen Done Eztebe plazan eta jende ugari hurbildu zen. Bitartean, Oiartzungo Herri Musika Eskolakoak herriko kaleetatik zehar ibili ziren giroa alaitzeko. Bestalde, baserritarrek hilerriaren goiko aldeko plazan idi-demaren txandekin gozatu zuten.
Haurtzaro Dantza taldeak zaharren egoitzara egindako bisitaldiak ere izan zuen arrakasta, txistulari eta trikitilarien doinuek lagunduta. Bitartean, Kontzejupean, XXI. Inaxio Uharte sagardo lehiaketa eta pintxo lehiaketa antolatu ziren, Ibargain Elkartearen eskutik. Giroa Julio Soto eta Miren Amuriza bertsolariak jarri zuten.
Arratsaldean, herriko erretiratuek bazkari ederra izan zuten dantzarekin alaituz. Erraldoiak eta buruhandiak kalez kale ibili ziren eta gazteek pala txapelketa jarraitu zuten arretarekin. Elizaldeko Dantza Taldearen emanaldia, herri kirolen jaialdia, dantza bilera familian eta abar atsegin bihurtu zuten arratsaldea. Gauean helduen danborradak herriko kaleak girotu zituen.
Aurtengo Xanisteban festak azken txanpan sartu dira, baina oraindik bi egun eder geratzen zaizkie oiartzuarrei gozatzeko. Gaur, gazteen eguna izango da.
Goizean 41. ehiza zakur lehiaketa ospatuko da eta gero, 9.30etan, zabor bilketa egingo dute gaztetxoei eta familiei irekia, gero sormen tailerrean erabiliko dutenak. Hamaiketako txikia egingo dute Kaskazuri Plazan. Eguerdiko 12:00etan Oiartzungo Herri Musika Eskolakoen eta Erraldoi Txikien kale-bueltak, bertso jaialdia eta kantuzale den orok herri-kantuen sorta ederra abesteko aukera izango du herriko kaleetan barrena. Gazteen txupinazoa bota aurretik, trikipoteoa abiatuko da herriko plazatik eta gero bazkaria egingo dute Doneztebe plazan. Arratsaldean xake eta fandango lehiaketak, poteoa eta pilota partidak izango dira nagusi.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.