Borrar
Ekimenak antolatu dituzten eragileen ordezkariak, aurkezpenean. GOIZARIN
Oiartzun

Xabier Leteren omenez ekimen sorta izango da herrian haren heriotzaren 10. urteurrenean

Hitzaldiak, liburu aurkezpenak edo bisita gidatuak izango dira hurrengo egunetan

GOIZARIN

oiartzun.

Miércoles, 18 de noviembre 2020

Xabier Lete poeta eta kantari oiartzuarraren heriotzaren 10. urteurrena beteko da abenduaren 4an, eta haren memoria omentzeko eta egin zuen lanaren transmisioa bultzatzeko, ekimen egitarau sorta antolatu da herrian.

Udalak zenbait ekimen antolatzeko asmoa bazuen, eta herriko eragileek ere bai, beraz, indarrak batzea erabaki dute. «Xabier Leteren bueltan herrian antolatu diren ekintza guztiak biltzen dituen egitaraua aurkeztearekin batera oiartzuarrak Lete gogoratzera, gozatzera eta (gehiago) ezagutzera gonbidatu nahi ditugu», jakinarazi du Iosune Cousillas Kultura zinegotziak.

Udalak antolatu dituen ekimenen artean, 'Mugarri' liburuaren aurkezpena izango da lehenengoa, datorren ostiralean, hilak 20. Elixabete Perez Gazteluk, Haizea Saez de Eguilazek eta Anjel Lertxundik osatu duten lanak Xabier Leteren alde ezezagunenetako bat argitara ekartzea izan du helburu: haren kazetaritza eta prosako lanak. Xanistebanetako kultur ekitaldia izan ohi da Mugarri aurkezteko gunea, baina aurten, osasun larrialdi egoerarengatik abuztuan ez zen egin. Mugarriri merezi duen protagonismoa eta garrantzia eman asmoz, liburu-aurkezpena antolatu du Udalak Ondarearen Jardunaldien baitan. Egileek eta Idoia Beratarbide ilustratzaileak hartuko dute parte ostiraleko ekitaldian.

Liburu aurkezpenera joateko aldez aurretik tokia erreserbatu beharko da [email protected] idatzita edo 943 49 45 21 telefonora deituta.

Xabier Leteri buruzko ikus-entzunezkoak ikusteko aukera ere izango da hiru egunez. Leteren kontzertuak eta hari egindako bi elkarrizketa dira ikusgai jarriko direnak, Mikel Mendizabalen artxibotik hartuak.

Udalak ekitaldi instituzional xume bat ere egingo du Xabier Leteren omenez.

'Loreak eta zauriak',

'Loreak eta zauriak᾽ ikuskizuna ikusteko aukera ere izango da egitarau honen barruan abenduak 13an. Joserra Senperenak, Beñat Gaztelumendik, Quico Pugèsek eta Xabi San Sebastianek osatu duten emanaldiak disziplina artistiko ezberdinak uztartuz Xabier Lete omenduko du. Leteren melodiek eta kantuek presentzia berezia izango dute emanaldian eta gonbidatu bereziak izango dira Oiartzunen: Antton Valverde eta Oihana Lekuona. Datorren astetik aurrera, ikuskizun honetarako sarrerak Urrats paper-dendan egongo dira salgai, 10 euroren truke. Gainontzeko ekimen guztiak dohainik dira.

Herriko haurrentzako ekintzak ere badaude egitarauaren baitan. Batetik, Antton Kazabon idazleak idatzi duen 'Xabier Lete ttiki᾽ liburua aurkeztuko die egileak berak Elizalde Herri Eskolako eta Haur-tzaro Ikastolako LH 2. mailako ikasleei. Ekimena Ondarearen Jardunaldien baitan egingo da.

Bestetik, Xabier Lete XXXIII. Prosa eta Poesia lehiaketako sari banaketa ere izango da. Duela bi urte, herriko haur eta gaztetxoen artean literaturzaletasuna susta-tzeko lehiaketaren sari-banaketaren data aldatu zen, Leteren heriotzaren urteurrenarekin (abenduak 4) bat egiteko, eta iaztik, lehiaketak haren izena darama.

Udalak antolatutako ekimenez gain, herriko eragileek ere keinu egin nahi diote Xabier Lete izan zenari. Azmarrinek ᾽Xabier Leteren oihartzuna᾽ mahai-ingurua antolatu du. Alex Gurrutxagak eta Ainhoa Urienek, Xabier Leteren ikertzaileek, parte hartuko dute saio honetan, Goiatz Labandibarrek gidatuta. Gurrutxagak eta Urienek Xabier Leteri buruzko liburu bana argitaratu dute aurten: 'Xabier Lete. Aberriaren poeta kantaria', Gurrutxagak eta 'Poesia zaurien ukendu. Xabier Leteren arrastoan', Urienek.

Bestetik, Hitzen Lihoak 'Xabier Leten barrena ibilbide biografikoa' antolatu du. Xabier Leteren biografian esanguratsuak izan ziren herriko espazioak bisitatuko dira kantu, bertso eta azalpenez osatua. Leterekin harreman berezia izan zuten lagunek parte hartuko dute.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Xabier Leteren omenez ekimen sorta izango da herrian haren heriotzaren 10. urteurrenean

Xabier Leteren omenez ekimen sorta izango da herrian haren heriotzaren 10. urteurrenean