Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Editoriala

Txapa erantzi osteko jarrera

Viernes, 16 de mayo 2025, 06:36

Festa giroan abiatu da Euskaraldiaren laugarren edizioa, 'Elkar mugituz egingo dugu' lelopean hamaika egunez paparrean euskararekiko konpromisoa islatzen duen txapa eramatera gonbidatzen gaituen ariketa kolektiboa, identifikatzaile horretan agertzen den marrazkia edozein izanda ere. Antolatzaileek argi utzi nahi izan baitute hori: ahobizi edo belarriprest izatearen arteko ezberdintasuna ez dago euskaraz aritzeko gaitasunean, egunerokotasunean herritarrek hartu dezaketen jarreran baizik. Aurrekoetan Euskaraldian izena eman zutenen gehiengo zabalak –azken edizioan hamarretik ia zortzik– ahobizi rola hautatu zuen, eta soziolinguistikan adituek diote ehunekoak alderantzizkoa beharko lukeela. Finean, ulermenak komunikaziorako oinarrizko baldintza finkatzen du, eta hori ezinbestekoa da hizkuntza baten garapenean. Euskaraz ulertzen duenarekin euskarari eusteko jokabidea barneratzea da gakoa, egungo hizkuntza-ohiturak aldatu nahi badira. Martxan da Euskaraldia eta kalean, lanean eta aisialdian euskaraz erosoago aritzeko baliatuko dute askok. Baina beste edozein ariketak bezalaxe honek ere irakunkortasuna beharko du eraginkor izateko. Baita txapa gordetzerakoan ere.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Txapa erantzi osteko jarrera