
Secciones
Servicios
Destacamos
Joseba Zubialde
Viernes, 9 de enero 2015, 16:52
Zirkuaren magia Donostiara iritsi da beste behin. Ostiral honetatik aurrera, eta asteburu osoan zehar, Il Circo Italiano Ilunben izango da txikien eta helduen aurpegietan irribarrea marrazteko eta haiengan harridura sortzeko grinarekin. Pailazoak, magoak, trapezistak eta bihurrikariak dira, besteak beste, zirku honek eskaintzen dituen ikuskizunetako batzuk.
Baina oraingo honetan Los Gabytos taldeak ere parte hartzen du Il Circo Italianon. Lara, Gabi eta Rodrigo Aragón 'Los Payasos de la Tele'-ko Gabyren seme-alabak dira. Beraien ikuskizunarekin euren aita eta osabak omendu nahi dituzte, familiako kide guztiei eskainitako emanaldiarekin. Bertan 'La gallina Turuleca', 'Susanita tiene un ratón' edo 'Don Pepito' kantak abestuko dituzte, ume eta ez hain umeei horiek kantatzeko gonbidapena luzatuz.
Il Circo Italiano hainbat berrikuntzarekin dator Donostiara. Horien artean 'mapping' teknikaz baliatuz irudi ikusgarrietaz gozatzeko aukera izango du publikoak.
Ostiral honetako irekiera emanaldia 19:00etan izango da. Larunbaterako bi saio programatu dira (17:00etan eta 19:30ean) eta iganderako hiru (12:00etan, 17:00etan eta 19:30ean). Sarrerak 10 eta 15 eurotan saltzen dira. Hurrengo astean ere Il Circo Italiano Donostian jarraituko du, ostiralean eta asteburuan.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Investigan si el incendio de Puerto Real ha sido provocado
La Voz de Cádiz
El motorista fallecido en Quintanilla de Trigueros es hermano del alcalde de Cigales
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.