Secciones
Servicios
Destacamos
Joseba Zubialde
Viernes, 15 de mayo 2015, 18:15
José Ignazio Munilla Donostiako gotzainari Latorri saria ematea erabaki du Gehituk. Euskal Herriko lesbiana, gay, transexual eta bisexualen elkarteak ostiral honetan jakitera eman du bere erabakia, egin duen eliza-ibilbide luzean barrena entzun dizkiogun iruzkin, pentsamendu eta ideia homofoboengatik.
Sari honen bidez Gehituk urte osoan zehar homofobia, lesbofobia, bifobia eta transfobia hedatzen lagundu duten pertsona nahiz elkarteen jarrerak salatzen ditu, Homofobia eta Transfobiaren aurkako Nazioarteko egunaren testuinguruan, igande honetan ospatuko dena.
Elkartearen iritziz, Munillak egindako adierazpen kontserbadore, dogmatiko eta erreakzionario horien bidez gizartearen homofobia eta aurriritziak elikatzen ditu, Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalari entzungor egiten. Era berean, bere hitzekin aniztasunaren eta berdintasunaren alde egiten duten hainbat elkarteren lana gutxiesten duela adierazi du Gehituk.
Donostiako gotzainak idatzitako Sexo con alma y cuerpo liburu berrian azaltzen diren ideia batzuk jarri ditu Gehituk jarrera homofobo horren adibide. Lan horretan, inolako erreparorik gabe, homosexualak desbiderapen neurotikoa jasaten dutela edo generoaren ideologia eta sexu-iraultza manipulatzeko modu garbi bat direla bezalako esaldiak azaltzen direla azaldu du elkarteak. Era berean, Gehituk aipatuduenez, lan horretan Munillak ziurtatzen du horrelakoak gaiztakeria larritzat jotzen dituen Eskritura Santuan oinarrituta, Tradizioak beti aitortu izan duela jarduera homosexualak berez neurrigabeak direla, eta homosexualek, jarduera horietan, ezin dutela onespenik jaso, inola ere.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El crimen casi perfecto: la viuda negra sa que decidió matar a su marido en Villalar
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.