Borrar
Franquesa, Baztarrika, Goirizelaia, García eta Azkue, aurkezpenean.

Europan eta Espainian beste hizkuntza politika baten beharra defendatu du Patxi Baztarrikak

Politika “pluralistagoen” aldekoa azaldu da Hizkuntza Politikarako sailburuordea Miramarren, EHUko Uda Ikastaroen M3 mintegiaren aurkezpenean

Joseba Zubialde

Miércoles, 2 de septiembre 2015, 17:19

Plurilinguismoa loteria da, zortea, luxu bat. Hitz hauekin azpimarratu du Patxi Baztarrika Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordeak hizkuntza aniztasunak Espainia eta Europari eskaintzen dion altxorra, eta ikuspegi horretatik begiratu egin behar direla defendatu du eta ez arazo bezala. Horregatik, gakoa pluralismoa handitzean dagoela adierazi du, hots, politika pluralistagoak aurrera eramatea beharrezkoa dela.

Donostiako Miramar Jauregian egin ditu adierazpen hauek sailburuordeak EHUko Uda Ikastaroen M3 mintegiaren aurkezpenean. Bertan, Koldo Mitxelenaren eta Ramón Piñeiroren jaiotzaren mendeurrena aurten betetzen dela gogoan hartuta, euskara bezalako hizkuntza minorizatuek Europan duten lekua ari dira aztertzen. Aurkezpenean Iñaki Goirizelaia EHUko errektorea, Ester Franquesa Catalunyako Generalitateko Hizkuntza Politikarako zuzendari nagusia eta Valentín García Galiziako Xuntako Hizkuntza Politikarako idazkari nagusia ere izan dira.

Mintegiaren barruan mahai-inguru bat antolatu dute, eta bertan galdera bati erantzungo diote Baztarrikak, Franquesak eta Garcíak: Posible ote da beste hizkuntza politika bat Espainiako eta Europako erakundeetan?. Baztarrikaren iritziz posiblea da eta behar beharrezkoa euskara, katalana eta galego bezalako hizkuntzek gizarte elebidun eta eleaniztasun honetan bere hazkuntza segurtatzeko behar adinako tokia izan dezaten.

Michelenaren mendeurrenaren harira

Aurten Koldo Mitxelenak 100 urte bete izango zituen. Euskararen batasuna ezinbestekotzat jotzen zuen Mitxelenak, nahiz eta batasun hori nahikoa ez izan hizkuntzaren biziraupenerako. Hitz hauekin ekarri du gogora Baztarrikak errenteriarrak euskararen inguruan eginiko lana. Mitxelenak berak, orain dela 37 urte adierazi zuen moduan, ezin fida daiteke dekretuaren ondorio miresgarrietan, ezta (euskararen) ofizialtasun nahiz ofizialtasunezko aitorpenetan ere eta hizkuntzaren biziraupena bere erabileran dagoela azpimarratu zuen, gizartearen boluntarismoaren arriskuan fokoa ezarriz. Gaur egun euskararen iraupena bermatuta dagoela azaldu du sailburuordeak, baina gero eta gehiago erabiltzea da helburua, eta Mitxelenak esan zuen bezala, euskarak bere lekua aurkitu behar du hizkuntzen barrruan, iraupena eta hazkuntza segurtatzeko behar adinako tokia....

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Europan eta Espainian beste hizkuntza politika baten beharra defendatu du Patxi Baztarrikak

Europan eta Espainian beste hizkuntza politika baten beharra defendatu du Patxi Baztarrikak