
Secciones
Servicios
Destacamos
J. A.
Miércoles, 19 de junio 2024, 16:59
Lehenik adimen artifizialean oinarritutako Elia itzultzaile automatikoa, Aditu ahotsa testu bihurtzen duten tresna eta TTS ahotsak garatu zituen Elhuyarrek euskaraz eta orain hiru teknologiak sei hizkuntzatan daude erabilgarri, euskaraz gain gaztelania, frantsesa, ingelesa, katalana eta galegoa. Hala jakinarazi du erakundeak ohar bitartez.
Ekimenaren helburuak osoki bat egiten du Elhuyarren asmo nagusienarekin, hau da, hizkuntza-teknologien eta adimen artifizialaren esparruan gizartean sortzen ari diren erronkei erantzuten jarraitzea eta, ildo horretan, azken berritasuna «erraldoi teknologikoei aurre egiteko aurrerapauso» bezala kalifikatu dute.
Teknologia hauek guztiak Orai adimen artifizialeko zentroan sortutakoak dira. Orai NLP alorrean (Natural Language Processing) espezializatuta dagoen zentroa da, eta duela bi urte sortu zuen Elhuyarrek, enpresa eta erakundeei goi-mailako ikerketa eta soluzio teknologiko adimendunak eskaintzeko eta industria-ehunaren lehiakortasuna, istrazioen eraginkortasuna eta pertsonen bizitza hobetzeko.
Elia itzultzaile neuronalaren bidez, testu soilaz gain, dokumentu formatudunak osorik itzul daitezke segundo gutxian, eta sistema edonon txerta daiteke. Horrez gain, itzulpenak pertsonalizatzeko aukera du. Hiztegi pertsonalizatu bat gehitu diezaiokezu, hitz edo esaldi batzuk zuk nahi bezala itzul ditzan beti. Horretaz gain, TTS ahotsak integratuak ditu; ondorioz, testu bat itzultzeko eskatzeaz gain, irakurtzeko ere agintzeko aukera dago.
Aditu plataformak automatikoki prozesatzen ditu aurrez grabatutako audio- eta bideo-fitxategiak, eta haien transkripzioak eta azpitituluak sortzen ditu. Automatikoki sortutako emaitza hori webgunean bertan editatu dezake erabiltzaileak, horretarako espresuki prestatutako edizio-interfazean. Gainera, Elia Elhuyarren itzultzaile automatikoa integratua duenez, webgunean bertan itzul daitezke transkripzioak eta azpitituluak 6 hizkuntzatara.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El motorista fallecido en Quintanilla de Trigueros es hermano del alcalde de Cigales
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.