
Secciones
Servicios
Destacamos
J. A.
Sábado, 24 de febrero 2024, 12:18
Aurrekaririk gabeko ingurumen-larrialdi baten aurrean izaki, «komunikazio arduratsua» egin dadin ingurumenari buruz komunikatzeko dekalogoa aurkeztu du Elhuyarrek. Sozialki eraginkorra izatea da lehen helburua, Garazi Andonegi Beristain Elhuyarreko Zientzia Unitateko koordinatzaileak azaldu duenez, eta horretarako 14 gako biltzen ditu.
Zehazki, hauek dira: Sistema konplexua denez, begirada osagarriak integratu; Arazoen eta irtenbideen adibide lokalak eman, baina ez galdu eskala globalaren ikuspegia; Ez izan katastrofista. Baliatu etorkizun desiragarriak irudikatzeko; Justiziaren dimentsioa eztabaidara ekarri; Aldendu narratiba eurozentristatik; Baztertu begirada hertsiak, hala nola androzentrismoa eta antropozentrismoa; Denok dugu zer egina, baina ez erantzukizun bera; Irtenbidea soziala eta politikoa da, ez soilik teknologikoa; Naturaren balioak transmititu: bizitza erregulatzea, ongizatea, zaintza, erantzukizuna, oparotasuna, lurraldearen kustodia...; Osasun Bakarra: kalitatezko bizimodua izateko, ezinbestekoa da kalitatezko ingurumena; Zalantzan jarri gure sistema ekonomikoan errotutako kontzeptuak; Eman hitza mugimendu sozialetatik datozen proposamenei; Ikuspegi kritikoa izateko baliabideak eman, eta negazionismoak hartzen dituen formak identifikatu; eta Euskaraz komunikatu, jasangarritasuna sustatzeko.
Dekalogoa aurkeztu ostean, mahai-inguru bat egin zen, Guillermo Roa Zubia Elhuyarreko zientzia-komunikatzaile eta Euskadi Irratiko Ekosfera eta Norteko Ferrokarrila irratsaioen zuzendariak gidatuta. Hauek parte hartu dute: Unai Pascual Garcia de Azilu, BC3ko ikertzailea; Eli Pagola Apezetxea, Naiz irratiko Gelditu makinak ingurumen-saioko kazetaria; Estitxu Villamor Lomas, EKOPOLeko ikertzailea; eta Aitziber Agirre Ruiz de Arkaute, Elhuyarreko zientzia-komunikatzaile eta dekalogoaren koordinatzailea. Beatriz Egizabal Ollokiegi aktoreak egindako akta antzeztuak eman dio amaiera mintegiari.
Komunikazio aholkuen dekalogoa Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuaren laguntzarekin egin du Elhuyarrek. Hala, aurkezpena 'Ingurumenari buruzko komunikazioa klima-larrialdiaren aurrean' izeneko mintegian egin zen zientziaren eta komunikazioaren arloetako profesionalen eta zenbait gradutako ikasleen aurrean, haien etorkizunerako profesioetan ere baliagarri eta beharrezko izango dutelakoan
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.