Borrar
Aurtengo Euskaraldiaren 11 enbaxadoreak eta Eneko Goia, Donostiako alkatea, aurtengo edizioaren aurkezpenean. D. U.
Ipuin kontalarietatik herri kiroletara: Donostiako Euskaraldiaren agenda osoa

Ipuin kontalarietatik herri kiroletara: Donostiako Euskaraldiaren agenda osoa

Lau ekitaldi antolatu dira larunbat honetan euskararen erabilera aktibatzeko mugimendu sozialean

Jueves, 15 de mayo 2025

Euskaraldia, euskararen erabilera aktibatzeko mugimendu soziala, lau ekitaldirekin ospatuko da gaur Donostian. Hasteko, goizeko 11:00etan, Antiguako eliza parean, haurrentzako euskal dantzak antolatu dira. Ordubete geroago Alde Zaharreko kaleetan kantujira izango da. Kantuz aritzen diren bitartean, herri kirol saioa hasiko da 12:30ean Konstituzio plazan. Arratsaldean, berriz, ekitaldi bakarra antolatu da. Benta Berri plazan zezen suzkoa arituko da, 19:00etatik aurrera.

Hurrengo egunetan ere Donostiako izkin guztietan biziko da Euskaraldia eta alor guztietako ekintzak beteko ditu bere helburu nagusia betetzeko: gizartean euskararen erabilera areagotzeko ohitura zabaltzea. Horretarako, hainbat ekitaldi antolatuko dira hurrengo egunetan, ahalik eta jende gehien parte har dezan, betiere euskara izpide eta ardatz nagusia izanik.

Garrantzitsua da ekintza ezberdinak antolatzea publiko zabalago batera iristeko. Horregatik, bertsolaritzak, ipuin-kontaketek, gazte-afariek, euskal-dantzak, antzezlanek... izango dute beren espazioa Euskaraldiaren programazioan. Euskal kultura eta euskararen erabileraren defentsan, Donostiako Euskaraldiak agenda osatua dauka.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Ipuin kontalarietatik herri kiroletara: Donostiako Euskaraldiaren agenda osoa