Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Ikerlan Feministen V. Lehiaketa

June Fernández eta Pilar Rodriguez saritu ditu Gasteizko Ahalduntze Feministarako Eskolak

Bakoitzak 4.500 euro jasoko ditu ikasturtean zehar ikerketak garatzeko eta aurkezpena 2025eko ekainaren 5ean egingo da

J. A.

Sábado, 2 de noviembre 2024, 12:04

June Fernández eta Pilar Rodriguez dira Gasteizko Ahalduntze Feministarako Eskolaren baitan antolatutako Ikerlan Feministen V. Lehiaketaren irabazleak, eta bakoitzak 4.500 euro jasoko ditu ikasturtean zehar ikerketak garatzeko. Horretaz gain, Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Antropologia Feministako Ikertaldeko ikertzaile baten laguntza izango dute.

June Fernández Casete idazle, komunikatzaile eta eragile feminista transmaribollo da, besteak beste Pikara Magazinen fundatzailea da eta haren koordinazio taldean izan zen 10 urtez, eta egindako ikerketa edo argitalpen ugarietatik azkena Susa argitaletxearen Lisipe bildumaren baitan kaleratutako 'Aingeruak eta neskameak' saiakera da, haurdunaldi subrogatuaren inguruko soinuaz harago «eztabaidara ekarpena» egiteko liburua. Gasteizko Ahalduntze Feministarako Eskolak 'Si no puedo perrear... Discursos y prácticas transfeministas, interseccionales y queer en torno a las expresiones culturales sexualizadas' ikerketa proiektua nabarmendu du.

Honekin kontranarratibak ikertuko ditu euskal disidentzia sexual eta kulturaletatik abiatuta. Bere hitzetan, «adierazpen kultural sexualizatuak berriro beren egiteak sexu askatasuna berresteko eta arau eta esparru moral zisheteropatriarkalen eta mendebaldekoen aurka egiteko era bat eskaintzen dute».

Era berean, Pilar Rodriguez Perezek «nortasun normatibo binarioak zalantzan jartzeko eta trans identitateak aldarrikatzeko» fikzioa, dokumentala eta animazioa erabiltzen dituzten lau lan zinematografikotan azaltzen diren aldarrikapen feministak ikertuko ditu. Zehazki, ikus-entzunezkoak Mel Arranzen 'Azaletik azalera' (2021), Maria Elorzaren 'A los libros y a las mujeres canto' (2022), Esther Perez de Eulateren 'Excluidas del paraíso' (2016) eta Esti Urresolaren '20.000 erle-espezie' (2023) izango dira.

Bi ikerketen aurkezpen publikoa 2025eko ekainaren 5ean egingo da, 18:30ean, Emakumeen Etxean.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco June Fernández eta Pilar Rodriguez saritu ditu Gasteizko Ahalduntze Feministarako Eskolak

June Fernández eta Pilar Rodriguez saritu ditu Gasteizko Ahalduntze Feministarako Eskolak