Borrar
Urgente Cortada la A-15 en Elduain, sentido Pamplona, por la avería de un camión en el túnel de Belabieta
Elhuyar
Elhuyar

Kontsulta ezazu 2023ko ikerketa eta albiste zientifiko esanguratsuenen zerrenda

Zientzia astindu duten ikerketa ugari izan direla azpimarratu du Elhuyarrek

Jon Agirre

Donostia

Sábado, 23 de diciembre 2023, 12:39

Urte amaiera heldu den honetan, zeinek ez du ikusi edo irakurri zerrendaren bat? Disko eta liburu salduenak, kontu esanguratsuenak, hitz erabilienak... Imajinazioa muga bakarra. Eta Elhuyarrek bere alea aportatu du 2023ko ikerketa eta albiste zientifiko esanguratsuenen zerrenda osatuz. Hala, zientzia astindu duten ikerketa ugari izan direla azpimarratuz, ingurumena «protagonista nagusi» izan dela iritzi du. Horren baitan, 10 albiste nabarmenak zerrendatu ditu:

  1. 1

    Ingurumena

Planetaren bederatzi mugetatik sei gaindituta daude dagoeneko, eta beste bi gainditzeko bidean. Ingurumen-larrialdi globalari arduraz heltzeko, ingurumenari buruz komunikatzeko dekalogoa argitaratu du Elhuyarrek.

  1. 2

    Adimen arfifiziala

Adimen artifizialaren magiaz aritu dira Elhuyarren zientzia-arloko hedabideak aurten, behin eta berriro. Baina, era berean, baita adimen artifizialaren etikaz ere; esparru horretan munduko erreferente direnetako baten hitzak jaso dituzte, hots, Bernhard Schölkopfenak: «Ezinbestekoa da adimen artifizialaren gainean eztabaidatzea eta gogoeta egitea».

  1. 3

    Gazteen osasun mentala

Datuek argi adierazten dute: antsiolitikoen kontsumoa igo egin da nerabeetan; bereziki, emakumezkoetan eta klase apalekoetan. Psikofarmakoak, gazteetan, gizartearen ondoezaren ispilu dira.

  1. 4

    Ilargirako misioak

Aurkikuntza esanguratsuak egin ditu Ilargian Indiako Chandrayaan-3 misioak, eta Ilargiaren historia liluragarria ezagutzeko aprobetxatu du Elhuyarrek.

  1. 5

    Kutsaduraren eragina

Gai honi lotuta, hauek jaso dira zientzialariengandik: arnasten dugun aireari buruzko datuak, Brasilgo haurren leuzemia-kasuen igoera pestizidekin lotuta egon daitekeen zantzuak, eta janari eta edarietako plastifikanteen arriskuen ohartarazpena.

  1. 6

    Euskal Herriko neandertalek emandako sorpresak

Neandertalen arrastoak aurkitu dituzte San Adriango kobazuloan, eta baieztatu dute neandertalak oso berandura arte bizi izan zirela Lezetxikin.

  1. 7

    Pirinioetako glaziarrak gainbehera bizian

Albisteak bata bestearen atzetik etorri dira: Glaziarren azken egunak dira, Anetoko glaziarrak azaleraren % 64,7 galdu du azken 41 urteetan, eta Perdidoko glaziarraren ezpurutasunek fusioa azkartu duten ebidentzia zientifikoak agertu dira.

  1. 8

    Alzheimerrak sortutako esperantza-izpiak

Ariketa fisikoak alzheimerraren garapena moteltzen du, baita arrisku genetikoa dutenetan ere. Zahartzea ikerketa medikoen ikuspegitik ere aztertu dute Elhuyarren zientzia-arloko hedabideek.

  1. 9

    Munduko seigarren superodenagailua Donostian

Fisikak Euskal Herrian utzitako albisterik onena Basque Quantum-en sorrera da. Javier Aizpurua zuzendari zientifikoa eta kuantikaren iraultza berria izan dira aurtengo protagonista nagusienetako batzuk.

  1. 10

    Pandemiaren bukaera

OMEk bertan behera utzi du COVID-19aren osasun publikoko nazioarteko larrialdi-egoera. Baina ez da izan albiste on bakarra: SARS-CoV-2 birusa zelulen barnean nola erreplikatzen den argitu dute, eta jakin dute litekeena dela COVID iraunkorra erlazionatuta egotea serotoninaren jaitsierarekin.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Kontsulta ezazu 2023ko ikerketa eta albiste zientifiko esanguratsuenen zerrenda

Kontsulta ezazu 2023ko ikerketa eta albiste zientifiko esanguratsuenen zerrenda