
Secciones
Servicios
Destacamos
Elhuyarrek aurkeztutako sare neuronaletan oinarritutako ahots automatikoak, TTS deiturikoak, «ibilbide luzearen» barneko beste pausu bat gehiago bezala kokatzen ditu Itziar Cortés Elhuyarreko Hizkuntza eta Teknologia Unitateko koordinatzaileak. Abiapuntua duela 20 bat urte ezarri daiteke, Xuxen zuzentzailearekin egindako apustuarekin. «Orduan jada ikerketa egiten genuen», nabarmendu du. Bidean, noski, pausu garrantzitsuak izan dira, esaterako 2016an abiatutako modela, itzulpen automatikoaren proiektua. «Zerbitzu egonkorra eskaini genuen eta ordutik etengabe eguneratzen ari gara ahalik eta aukera gehien eskaintzeko bezero zein gizarteari».
Hala ere, benetako mugarria 2018an kokatzen du, ordu arte ez baitzen lortu «kalitate handiko itzulpenak egiten zituen sistema». Izan ere, aurrerapauso horrek ahalbidetu ditu jarraian etorri diren ahotsaren errekonozimenduko sistema, egun aditu.eus webgunean txertatua duena Elhuyarrek, «bideoak eta audioak transkribatzeko, azpititulatzeko eta editatzeko» balio duena edo aurkeztu berri duten ahots sintetikoaren sistema neuronala. Eta azken hau ere bideko pausu bat gehiago dela oso argi du Cortések. Hurrengo urratsa «ahalik eta naturalenak sortzea» izango dela aurreratu du eta, ostean, digitalizazioak aurrera egin ahal sortuko diren erronkei erantzutea.
Noticia Relacionada
Horretarako nazioartean ematen diren berrikuntzei «oso adi» egon behar du Elhuyarrek «sistema horietan parte hartu ahal izan eta atzean ez geratzeko». Gainerakoan «burujabetza teknologikorik gabe» geratzeko arriskua baitago eta, ondorioz, euskarak ez luke «presentziarik» izango. «Horrelako teknologiak ingelesez asko aurreratzen ari dira, gaztelania berak ere ikusi du arriskuan dagoela, atzean geratzen ari dela», azaltzen du. Hala, inbertsioaren beharra aldarrikatzen du teknologia propioak sortzeko eta olatua ez galtzeko. Izan ere, lerroburu nagusiak ikerketa aplikatuek lortzen dituzte, baina hauek garatzeko funtsezkoa oinarrizko ikerketa da eta, honetarako, ez da erraza izaten «testuingurua eta dirulaguntzak lortzea». «Guretzat euskarak hor toki bat izatea oso garrantzitsua da, apustu egiteko unea da».
Adibide modura aipatzen ditu harrabotsa sortu duen ChatGPTa, mundua irauliko duena Cortésen hitzetan. «Azkar doa hau eta inteligentzia artifizialean oinarritutako sistemak ateratzen jarraituko dute», aurreratu du.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.