
J. A.
Martes, 14 de junio 2022, 13:04
Soziolinguistika Klusterrak eta Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) Txillardegi-Hausnartu 15. Soziolinguistika Sarietarako deialdia ireki dute eta astearte honetatik irailaren 16ra bitarte parte-hartzaileek euren hausnarketa eta ikerketa lanak aurkezteko aukera izango dute. 2021eko deialdiko sarituak Izaro Arruti eta Sandra Prieto izan ziren.
Publicidad
Aurreko edizioetan bezala, euskararen soziolinguistika arloko ikerketa zein hausnarketa lanak aurkez daitezke, beti ere oinarri zientifikoa dutenak edota zientzian oinarritutako hausnarketak proposatzen dituztenak izanik, 15. sarietarako oinarrietan zehaztua dagoen bezala. Hauek diziplina desberdinetatik proposatutako lanak izan daitezke, besteak beste, soziologiatik, hizkuntzalaritzatik, zientzia politikoetatik, psikologiatik, antropologiatik edo komunikazio zientzietatik.
Bere hausnarketa edo ikerketa lana aurkeztu nahi duen orok txillardegihausnartu@soziolinguistika.eus helbide elektronikora bidali beharko du aipatutako irailaren 16a aurretik. Ostean, behin epaimahaik erabakia hartuta, irabazleak 2.000 euro eta Jose Luis Zumetaren litografia bat jasoko ditu; bigarren saridunak 1.300 euro, eta hirugarrena 1.000 euro.
2008an sortua, 2019ko edizioan soziolinguistika sariek izena aldatu eta egun duten Txillardegi-Hausnartuz deitura hartu zuten soziolinguista donostiarraren omenez. Urte luze hauetan euskal soziolinguistika teorikoaren eta metodologikoaren garapena eta berrikuntza izan da lehiaketaren helburu nagusia, baita Euskal soziolinguistikarekin ikerlarien lana bultzatzea eta beste hainbat ikerlari ere euskal soziolinguistikaren eremura biltzea ere.
Txillardegik idazle eta egile bezala egindako lanaz gain, unibertsitatetik euskararen inguruko ezagutza soziolinguistikoa eraikitzen egin zuen lan. Hala, 1983-1984 ikasturtean Zorroagako campuseko Pedagogia Fakultatean lanean hasi eta 20 urtez EHUko irakasle izan zen.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.