
Zegama
Bolondresak martxan dira Zegama-Aizkorri zaintzenSecciones
Servicios
Destacamos
Zegama
Bolondresak martxan dira Zegama-Aizkorri zaintzenJ. Zabala
ZEGAMA.
Martes, 20 de mayo 2025
Dena prest dago igandean ospatuko den Zegama-Aizkorri mendi maratoirako, eta, ohi bezala, herriko bihotzak dira makina erraldoi honen motorra: boluntarioak. Pasa den asteburuan, dozenaka laguneko kuadrilla eder bat bildu zen Aizkorriko parajeetan, ura eta bestelako materialak mendira igotzeko lanetan. Eguraldiaren eta aldaparen kontra, betiko moduan, ez zuten kale egin, eta asteburuan beharrezkoa izango den materiala gerturatu zuten korrikalariak pasako dituzten mendi puntetaraino.
Urtez urte, proba honen ospea hazten den heinean, antolakuntza ere gero eta konplexuagoa bilakatzen da, eta bolondresak ezinbestekoak dira lasterketaren funtzionamendua bermatu ahal izateko. Antolakuntzaren oinarrian daude boluntarioak, isilpean baina ezinbesteko lanean aritzen dira. Aurten ere, dedikazio, elkarlana eta herri harrotasuna izan dira nagusi asteburuko lanetan. Egun handia baino lehen, ibilbide osoa prest uztea ezinbestekoa da: hornidura puntuak, seinaleztapena, segurtasun neurriak... Guztiak zainduta, kilometroz kilometro, bihotzez.
Zegama-Aizkorri ez dela soilik maratoi bat, herritarrek bizitzen eta eraikitzen duten jaia da. Eta asteburu honetan, beste behin, horren erakusgarri izan dira herritar zein bolondresak. Igandean ehunka korrikalarik egingo dute ahalegina mendiaren erronka gainditzeko, baina haien atzean, boluntarioen lana egongo da, ikusgai ez bada ere, funtsezkoa. Ostiralean ekingo diote mendi lasterketa asteburuari, kilometro bertikalaren probari helduz.
Antzolatzaileek eskerrik beroenak eman nahi izan dizkiete boluntario guztiei: haien konpromisorik gabe, ez legoke bait litzateke Zegama-Aizkorri ospatzeko aukerarik egongo. Igandean, korrikalariak izango dira protagonistak, baina bolondresak dira isilpeko heroiak.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Encuentran a una mujer de 79 años muerta desde hacía varios días en su domicilio
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.