Borrar
Gipuzkoako Foru Aldundiko asteroko kontseiluak Altzon egin zuen bilera. A. NÚÑEZ
Foru Aldundiko Diputatuen Kontseiluak Altzon egin du bilera

Altzo

Foru Aldundiko Diputatuen Kontseiluak Altzon egin du bilera

Herriko hainbat proiekturen berri izan zuten, eta Muga jardunaldien baitan San Salbador elizako erakusketa bisitatu zuten

Martes, 20 de mayo 2025, 20:14

Gipuzkoako erreferentzia idatzi zaharrenaren milagarren urteurrena ospatzen ari den urte honetan, Foru Aldundiko kontseiluak Altzon egin zuen asteartean bilera nagusia. Diputatuen bileraren aurretik, Eider Mendoza diputatu Nagusia Altzoko alkate Xabier Olanorekin eta zinegotziekin elkartu zen herriko egungo beharrak eta proiektuak ezagutzeko.

Bi erakundeen arteko elkarlana azpimarratu nahi izan zuten bileraren amaieran. «Herri txikia da, baina polita. Ingurumen aldetik ekarpen politak egiten ditu, baita ekonomia mailan ere, enpresa potenteak dauzkagu, Ostatua ere hemen dugu, eta lehen sektorean ere hainbat proiektu eredugarri, nekazaritza ekologikoan eta abar», adierazi zuen Olanok. Horretaz gain, garraio publikoaren zerbitzuaren inguruko premiak transmititu zituen, baita «inguruko herriekin batera» adineko pertsonentzat eguneko zentro bat izatearen beharra.

«Herri txikiek ere badituzte bestelako zailtasunak zerbitzu publikoak eskaintzeko garaian. Zerbitzu horiek elkarrekin hobeto eskaintzen ditugulako, erronka konpartituak direlako, elkar ezagutza honek ahalbidetzen diguna da erronka horiei elkarrekin hobeto erantzutea», azaldu zuen Mendozak. «Balio komunitario horiek dira Gipuzkoa gaur egun dena izatera eraman dutena»

Bestalde, Euskaraldiaren baitan, Altzoren, Gipuzkoako beste herri txikien, arnasgune izaera balioan jarri nahi izan zuten. «Duela mila urteko agirietan ere ikusten da euskeraz bizi zela herri hau eta orain ere ala bizi da. Nahiko genuke etorkizunean ere horrela izan dadin», azpimarratu zuen Olanok.

Batzarremuñon kontseilu ibiltaria amaitu ondoren, San Salbador elizan ikusgai dagoen 'Gipuzkoa Izanetik izena 1025-2025 erakusketa bisitatu zuten diputatuek. Xabier Olano alkatearekin eta zinegotzien eskutik hamabost artistek gaiaren inguruan egindako obrak ikusi zituzten.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Foru Aldundiko Diputatuen Kontseiluak Altzon egin du bilera