Alkiza
Gazteen talentua erakarri nahi du Sormenaren KabiakAlkiza
Gazteen talentua erakarri nahi du Sormenaren KabiakAlkiza
Sábado, 17 de mayo 2025, 20:22
Zortzigarren urtez Alkizako Sormenaren Kabia beste bi artistari harrera egiteko prest dago. Artea eta natura uztartzen dituen egitasmoak berrikuntza du aurten: gazteen proiektua izango da aukeratutako bi bekatako bat.
Publicidad
Alkizako Udalak eta herriko eragileek elkarlanean sustatzen dute egitasmoa, arte-sorkuntza landa eremura erakartzeko helburuarekin. Aurten ere bi beka emango ditu, herrian egonaldia egin eta proiektu bat aurrera eramateko. Aukeratutako artista bakoitzak 1.250 euroko dirulaguntza jasoko du. Bietako bat 18 eta 35 urte bitarteko gazteei edo talentu berriei zuzendua egongo da. Horrela, hasiberri diren sortzaileei beren proiektu artistikoak garatzeko aukera eta babesa eman nahi die.
Saridunek hiru astez Lete Apartamentuetan egingo dute egonaldia, aurkeztutako proiektuan lanean aritzeko. Ohi bezela, Urmara museoko Elena Cajaraville artista bitxigilearen aholkularitza jasoko dute, eta Unai Sorrarain bideoegile alkizarrak ikus-entzunezko pieza bana sortuko du hautatutako lan bakoitzaren inguruan.
Sormenaren Kabia egonaldietan izena emateko epea ekainaren 6a bitartean dago irekita. Artistek beren proiektua deskribatzen duen txostena zein material grafikoa aurkeztu beharko dute, baita aurreikusten duten lan-egutegia ere, beren curriculumarekin eta aurkezpen eskutitza edo bideoarekin batera. Eskaerak Alkizako udaletxera postaz edota sormenarenkabia@gmail.com helbidera bidali daitezke mezuaren gaian 'Sormenaren Kabia' eta egilearen izen-abizenak jarrita. Oinarri guztiak www.alkiza.eus edo www.fagus-alkiza.eus helbideetan kontsultatu daitezke. Egonaldiak iraila eta azaroa bitartean egingo dira eta sortutako lanak herritarren aurrean aurkeztuko dira urte amaieran.
Beka honen berezitasunetako bat herriarekin eta herritarrekin bultzatzen duen lotura da. Horrela, eskolako ikasleekin zein herritarrekin ekintzak egiten dituzte artistek beraien lana ezagutzera emateko edota proiekturako informazio gehigarriaren bila.
Publicidad
Orain arteko edizio guztietan diziplina ezberdinetako sortzaileak egon dira herrian: eskultoreak, argazkilariak, dantzariak, ilustratzaileak, artisauak, bitxigileak edota artista plastikoak. Beste batzuen artean, bertatik igaro dira Txiki Keixeta eskulturgilea, Mirari Errondosoro artista, Laia Varela bitxigilea, MugMus dantza taldea, Miriam Loidi sor-tzailea, Nagore Legarreta argazkilaria, Laia Varela bitxigilea, Ada Garrués artista, eta abar.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.