Aduna
Herri kirolak Iñaki Gorostidiren omenezAduna
Herri kirolak Iñaki Gorostidiren omenezAduna
Lunes, 19 de mayo 2025, 20:52
Iñaki Gorostidiren bizialdia ospatu zuten igandean Adunan herritarrek, baita herri kirol komunitateak ere. Urtero antolatzen zuten Gorostidi Harria txapelketaren ordez, oraingoan bere sustatzaile nagusiak egindako lana balioan jarri nahi izan zuten. Bere ibilbidean hain garrantzitsu izan ziren herri kirolak, boxeoa eta euskalzaletasuna uztartu zituzten Gorostidi omentzeko ekitaldian, eta Millan Telleriak sarrerako bertsoan esan zuen bezala, jaialdiak erakutsi zuen «herriak bai maite zuela».
Publicidad
Harri jasotze eta aizkora erakustaldia izan zen omenaldiko zati garrantzitsuena. Orain arte Gorostidi Harria txapelketan parte hartu izan duten kirolariek bertan egon nahi izan zuten, besteak beste, Aimar Irigoien, Goenatxo, Aimar Galarraga, Izetarrak, eta abar. Beteranoekin batera, harri-jasotze eskoletako kideak ere izan ziren: Joseba Ostolaza, Zarauzko Izeta, Telleria eta Arabako eskolako ikasleak, eta Sustabiz Fundazioko kideak.
Ekitaldiaren hasieran Iñaki Gorostidiren bizia eta kirol-ibilbidea laburtzen zuen bideoa proiektatu zen. Bera ondo ezagutu zuten kirolariek ere parte hartu zuten. Manu Maritxalarrek, Boxeo Federazioaren ordezkaritzan, oroitu zuen Gorostidi ezagutu zuen lehen aldia, «ze tipo jatorra eta jantzia, pentsatu nuen». Hemendik aurrera, Adunarako bisitetan faltan botako zuela onartu zuen. «Orain arte pozik etortzen nintzen Adunara eta orain ez dakit hain pozik etorriko naizen».
Iñaki Perurenak bere kirol ibilbidea balioan jarri zuen. Artean bera aizkolari zela ezagutu zuten elkar. «77 kilo. Harri-jasotzaile bati hori esan eta ez luke sinestuko», aitortu zuen Gorostidik 1982an jarritako markaz. Gerora, «harria txikitu zuen harria handitzeko», laburtu zuen Gorostidiren artisau lanak herri-kirolen munduari emandako balioa.
Hiru markak laburtzen zuten Iñakiren ibilbidea: 77 kilorekin 208 kiloko zilindro zaharra bi eskuz jasotzea eta 185 kiloko zilindro zaharra esku barrakez, eta 177kiloko kubiko zaharra. Hori bera zen, baina baita hori baino gehiago ere. Horren erakusgarri, erakustokian egon ziren bere boxeo zakua eta harri-jasotzeko jantzia, baita hiru harriak ere.
Publicidad
Jaialdiaren amaieran, Lourdes Gartziarena emaztea eta Ixiar alabak jaso zuten esker honeko omenaldia antolakuntza zein erakundeen aldetik. Datorren urteei begira, Gorostidi Harria txapelketa ospatzen jarraitzeko ideia aurreratu zuten Muxkil Elkarteak eta Adunako Udalak, eta, berrikuntza moduan, emakumezkoek ere bere lekua izango dutela azaldu zuten.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.