Aduna
Iñaki Gorostidiren omenezko jaialdia egingo dute igandean frontoian
Secciones
Servicios
Destacamos
Aduna
Iñaki Gorostidiren omenezko jaialdia egingo dute igandean frontoianIñaki Gorostidiren omenezko ekitaldia ospatuko dute igandean Adunako frontoian. Muxkil Kultur Elkarteak eta Adunako Udalak elkarlanean antolatu dute urtarrilean zendu zen herriko seme, harri-jasotzaile eta boxeolari ohi, eta harri txikien artisauak egindako lana balioan jartzeko ekitaldia.
Iñaki Gorostidi gabe, aurten bere izena zeraman Gorostidi Harria txapelketa bertan behera utziko dute, bere figura omentzeko. Kirolak eta kulturak bat egingo duten egitasmoa izango da. Ekitaldia 18:00etan hasiko da, bertsolarien eskutik, eta, segidan, 2007an Gorostidiren inguruan grabatu zen dokumental labur bat proiektatuko da.
Jarraian, herri kirolek hartuko dute txanda. Urte hauetan guztietan Gorostidi Harria txapelketan parte hartu izan duten harri-jasotzaileez gain, hainbat harri eskoletako kideek ere egongo dira ekitaldian: Joseba Ostolaza, Zarauzko Izeta, Telleria eta Arabako eskolako ikasleak, eta Sustabiz Fundazioko kideak. Aizkolariak eta ingude-altxatzea ere egongo dira. Guztira hogeitik gora kirolari izango dira ekitaldian.
Adin ezberdinetako emakume zein gizonek banaka zein binakako erakustaldiak eskainiko dituzte. Kasu honetan ez da Gorostidiren harririk erabiliko. Hori bai, harri zaharrak jasoko dituzte, Iñakik erabiltzen zituen moduan. Adunarra maila gorenera igo zuten harriak, dena den, presente egongo dira taulagainean, berak lortu zituen marka guztien oroigarri. Bertan egongo da baita bere boxeo zakua, inoiz ahaztu ez zuen kirol ibilbideko partea. Boxeo federazioko kideak ere egongo dira omenaldian. Euskalzalea ere bazen, eta horregatik, Euskaraldiaren aldeko ekitaldi txiki bat ere egingo da jaialdian.
Gorostidi txapelketaren antolaketako parte garrantzitsu zen eta, horretaz gain, parte hartzen zuen kirolari guztientzako oroigarri bereziak egiten zituen urtero. Iganderako bere familiak prestatu ditu oroigarriak, Iñakik egiten zituen antzera.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.