Borrar
Irura

Jubenil mailako Gipuzkoako xare txapelketaren azken partidak

A.N.

Miércoles, 1 de febrero 2023, 00:13

Gipuzkoako Xare Txapelketa amaierara iristear da eta aste honetan jokatuko dira jubenil mailako finalerdiak eta finalak Irurako Ametsa trinketean. Bihar osteguna, 18:00etan, Maiza-Mujika bikoak Zabalegi-Lopetegi bikoaren kontra jokatuko du finalerdia; irabazleek, ostiralean, 19:00etan, finala jokatuko dute jada sailkatuta dauden Mendizabal-Heras bikoaren aurka. Faborito argirik gabeko bi partida izango dira.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Jubenil mailako Gipuzkoako xare txapelketaren azken partidak