
Secciones
Servicios
Destacamos
A. MARIEZKURRENA
Domingo, 13 de noviembre 2022, 19:25
Giro ezinhobea izan zen atzo Ataunen antolatutako mondeju lehiaketan. Eguraldi ona lagun zutelarik, bisitari ugari hurbildu ziren Jentilbaratza Kultur elkarteak San Martin jaien barnean antolatzen duen XI. ediziora. Antolatzaileek aditzera eman dutenez aurten 7 lagunek parte hartu dute eta Ataungo Mondeju onenaren saria edizio honetan, Leire Morearentzat izan da. Honekin batera sarituak izan ziren Mikel Morea, bigarren postuan eta hirugarren postua Ane Tapia, Egoitz Goikoetxea eta Mikel Dorronsorok osatutako hirukotearentzat izan da.
Epaile lanetan jardun zuten sukaldari adituek Iker Markinez (Kaxola); Maite Garmendia (Maitte jatetxea); Santos Aldasoro (Arrano jatetxea), Inazio Garmendia eta Pili Barandiaran (herritarrak) izan ziren. Oso goran jarri zuten aurkeztutako mondejuen maila eta kalitatea. Goraipatu zuten «jaki preziatu» hau manten-tzeko ataundarrak egiten ari diren ahalegina eta animatu zuten gaztedia eta kaletar jendea ere tradiziozko langintza hau ikastera eta gordetzera. Aipatzekoa da Pilar Izagirreri (Bitor jatetxea) eman zaion oroigarria, Mondeju Beltzaren Lagun izendatuz eta errekonozituz urte askotan janari honekin burutu duen lana. Lehiaketarekin batera herritarrek mondeju pintxoak dastatzeko aukera izan zuten urtero bezala.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.