

Secciones
Servicios
Destacamos
Euskaraldia egitasmoa martxan da eta ekimenarekin bat egin du Ordizian merkatarien elkarteak. Horrela, 'Euskararen alde, erosketak debalde' lemapean, kanpaina berria jarri du abian Ordiziako Udalarekin eta Eusko Jaurlaritzako Merkataritza sailarekin elkarlanean, udalerriko merkataritza eta zerbitzuen sektorea sustatu eta laguntzeko. Euskaraldiak dirauen bitartean egongo da irekita, hau da, maiatzaren 25a bitartean.
Kanpaina honetan 98 establezimenduk parte hartu dute. Horrela, Ordizian elkarteak 100 euroko 10 sari zozkatuko ditu erosketak sustatzeko eta bezeroak saritzeko. Igandera bitartean komertzio hauetan erosketak egiten dituzten bezeroek zozketan parte hartzeko boletoak lortzeko aukera izango dute. Sektore ezberdinetako denda eta komertzioek bat egin dute kanpainarekin, hala nola, arropa eta oinetakoak, liburu-dendak, ile-apaindegi eta estetika, optikak… eta kanpainari dagokion kartelarekin bereizi ahal izango dira.
Establezimenduetan lortutako boletoak Ordizian elkartearen bulegoan egongo den postontzian bota beharko dira datorren astelehena baina lehen. Zozketa asteartean, maiatzaren 27an, egingo da.
Era berean, hilabete honetan Ordizian txartelarekin herriko ostalaritzan erosketak ordaintzen dituztenek ekimenarekin bat egin duten taberna eta jatetxeetan erabiltzeko baleak lortu ahal izango dituzte 'Euskararen alde, kafea debalde' egitasmoaren baitan. Saria lortzen dutenek Ordizian elkartearen bulegoan trukatu beharko dute saria ekainaren 6a baino lehen.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Encuentran a una mujer de 79 años muerta desde hacía varios días en su domicilio
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.