Borrar
Goitibehera Jaitsiera antolatuko da berriro aurten. A. N.
Belauntza

San Juan jaiak izango dira Belauntzan ostiraletik aurrera

Egitarauaren azaleko irudiaren egilea Garazi Izagirre Urrestarazu da, lehen aldiz antolatu den marrazki lehiaketan aukeratua

Lunes, 17 de junio 2024, 22:26

Bost eguneko egitarauarekin ospatuko dituzte San Juan jaiak Belauntzan. Haur zein helduentzako egitaraua zabala osatu du Belauntzako Udalak aurtengo jaietarako. Lehen aldiz, egitaraua eta kartelaren irudia aukeratzeko lehiaketa antolatu zuen eta, horrela, Garazi Izagirre Urrestarazuk egindako marrazkiak ilustratzen ditu festak.

Ostiralean hasiko dira, 22:30etik aurrera jokatuo den Mus Txapelketa herrikoiarekin. Hurrengo egunean, hasiera ofiziala eman aurretik, Bola eta toka txapelketa antolatuko da 10:30ean bolatokian. Eguerdian botako da txupinazoa eta bazkalondoren, arku-tiro erakustaldia egongo da 16:00etan, eta probatzeko aukera ere egongo da. Jarraian, 18:00etan Tio Teronen Semeak taldeak emanaldia eskainiko du eta segidan, herriko gazteen dan-tza ikuskizuna izango da. Ilun-tzeko 21:00etan herri-afaria egingo da eta, egunari amaiera emateko, Markel Dj-ak alaituko du giroa 22:30ean.

Igandean, ekainaren 23an, Goitibehera Jaitsieraren bigarren edizioa antolatuko da 11:00etatik aurrera Belauntzako jaietan. Arratsaldean, berriz, herriko gazteen arteko herri-kirol saioa izango da 18:00etan eta patata tortilla txapelketa 20:30ean. Jarraian, zahagi-ardoa egingo da, San Juan sua piztuko da, Izer eta Alabier trikitilariek girotua.

San Juan egunean, Dianarekin hasiko da egitaraua 09:00etan. Egierdian meza eskainiko da elizan eta, ondoren, hamaiketakoa bertaratuentzat. Arratsaldean, herriko gazteen arteko pilota partidak jokatuko dira frontoian 17:00etatik aurrera eta 19:00etan bertso saioa egongo da Maialen Lujanbio, Julio Soto, Oihana Iguaran eta Unai Mendizabal bertsolariekin, eta Amaia Agirre gai-jartzailearekin. Egunari amaiera emateko, Andoni Ollokiegiren kontzertua.

Ekainaren 25an, asteartean, haurrentzako puzgarriak eta jolasak izango dira eguerditik aurrera, baita arratsaldean ere. 14:00etan umeen eta gaztetxoen bazkaria egingo da eta gaztetxoen marrazki lehiaketako sari banaketa egingo da. Haurren eguna amaitzeko, apar festa egingo da 18:00etan eta festak agurtzeko, saiheski jana Joselu Anaiak taldeak alaituta.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco San Juan jaiak izango dira Belauntzan ostiraletik aurrera

San Juan jaiak izango dira Belauntzan ostiraletik aurrera