
Secciones
Servicios
Destacamos
I. Altuna
Donostia
Martes, 24 de diciembre 2024, 15:00
2024a urte oparoa izan da zientzia-arloan. Albiste harrigarriak eta kezkagarriak ere tartekatu dira urtean zehar tenperatura igoeraren, hegazti-gripearen, adimen artifizialaren edo mikroplastikoen inguruan, besteak beste. Elhuyarreko zientzia-hedabideek hamaika albiste zabaldu dituzte urtean zehar, nazioartekoak zein gertukoak, baina hamar albiste nabarmenekin zerrenda osatu dute. Hona hemen emaitza:
1. Tenperatura-igoeraren muga, gaindituta. Zientzialariek aurreikusi zuten, 1,5 ºC-ko tenperatura gaindituz gero, ondorio itzulezinak jasan zitzakeela planetak. Aurten gertatu da. Paraleloki, muturreko fenomeno meteorologikoak izan dira protagonista, Valentziako DANAren kasua, besteak beste.
2. Hegazti-gripea, aurrera abiada bizian. Aurtengo agerraldi etengabeak eta gero, hegazti-gripea basabizitza bera arriskuan jartzen ari dela jakin da.
3. Ilargiaren alde ezkutua agerian. Txinaren misioak ilargia sekretu gabe uzten ari dira. Alde ezkutuko laginak ekarri ditu eta satelitearen atlas geologiko xeheena osatu du.
4. Mikroplastikoek 20 urte. Planetako txoko guztietan daude jada: janarietan, edarietan, garunean… Aurten, giza karenean eta barrabiletan topatu dituzte. «Oso larria», iritzi diote adituek.
5. Lur arraroen krisia. Ezinbestekoak ditugu trantsizio energetikoa egiteko, baina meatzaritza oso kutsagarria da, eta geopolitikoki oso gatazkatsua. Lur arraroak birziklatzea gakoa bihurtu da.
6. Adimen artifizialaren berrikuntzak eta kutsadura. AA sortzaileko sistemek berrikuntza etengabeak ekarri dituzte euskararentzat. Baina mundu-mailan, AAk duen ingurumen-inpaktuak hotzikara ematen du: adimen artifizial sortzaileko sistemek 5 milioi tona zabor elektroniko sortuko dituzte 2030erako.
7. Garuna bereizmen nanometrikoan. Aurtengo irudirik ederrenak eulien garunaren mapak eman ditu. Giza garunaren ikerketa ere emankorra izan da: milimetro kubiko baten 3D eredua sortu da, bereizmen nanometrikoan. Giza garunean inoiz ikusi gabeko egiturak erakutsi ditu.
8. Andere, Euskal Herriko neandertal zaharrena? Bizkaiko El Polvorín leizean aurkikuntza txundigarria izan da. Jose Miguel Barandiaranen taldeak 1983an jasotako hezurrek arreta deituta, berriz ere kobazuloan sartu, eta duela 150.000 urte baino lehenagoko neandertal batenak direla jakin dute arkeologoek.
9. Obesitatea eta osasuna birdefinitzen. Iaz, urteko aurrerapen zientifiko nagusitzat jo zituen Science-k obesitatearen aurkako botika berriak, eta izugarrizko arrakasta izan dute 2024an. Industria farmazeutikoaren pagotxa, baina argi-itzal asko dituztenak. Obesitatea eta osasuna birdefinitzeko beharra agerian jarri dute.
10. Grafenoz egindako lehen erdieroale funtzionala. Urte asko zain zeramaten ikerlariek, baina, azkenik, lortu da elektronika egiteko modu berri bati atea irekitzen dion aurrerapena. Konputazio kuantikoaren oinarria izango dela diote.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El crimen casi perfecto: la viuda negra sa que decidió matar a su marido en Villalar
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.