
Secciones
Servicios
Destacamos
DV
Donostia
Domingo, 11 de mayo 2025, 16:52
Udabarria Bertsotan faseko lehenengo saioak jokatu berriak dira Munitibarren eta Bakion, Bizkaiko Bertsolari Txapelketarako baliagarria den sailkapen fasekoak. Bertan, Asier Galarza eta Imanol Uria nagusitu dira.
A multzoko saioa Munitibarren jokatu da, Probalekuko aretoan. Saioko irabazlea Asier Galarza Garai izan da, 194,5 punturekin. Atzetik, Maite Sarasola Isazelaia 188 punturekin sailkatu. Ondoren, Beñat Bilbao Landa (175), Ander Elorriaga Aresti (149,5), Illart Gumuzio Larrazabal (146,5) eta June Diaz Franco (136). Gai-jartzaile lanetan Leire Garatxena Larrabe ibili zen eta epaileak, ostera, Ander Txakartegi Basterretxea, Mirari Azula Aurrekoetxea eta Miriam Juaristi Urizar izan zen. Idazkari lanetan Itziar Basterretxea Olarreaga.
B multzoko saioa, Bakion jokatu zen, Txakolingunean. Saioan nagusi Imanol Uria Albizuri izan zen, 212 puntu lortuz. Sailkapenearen bigarren postuan Imanol Uria Albizurirentzat izan zen (212 punturekin), ondoren Jone Larrinaga Dañobeitia (186,5), Alexander Idoeta Anakabe (171), Ion Barrocal Besga (169,5), Asier Alcedo Cano (169,5) eta Julen Ibarguengoitia Ordorika (168). Gai-jartzailea Jon Amezaga Fernandez izan zen eta epaileak, Garazi Mendoza Agirre, Leire Etxebarria Gaztelu eta Marta Ortiz Mateo. Idazkaria Itxaro Juaristi Olaetxea izan zen.
Udabarria Bertsotan faseko hurrengo saioak datorren astean izango dira, maiatzaren 15ean, Balmasedan eta Orozkon.
Balmasedako Kultur etxeko Areto Nagusian izango da 18:30ean hasita A multzoko saioa. Bertan, Aitor Arrutia Azkueta, Araitz Katarain Mugarza, Ainara Gallastegi Barrenetxea, Ixone Asategi Narbaiza, Janire Arrizabalaga Munduate eta Maider Altuna Urbina arituko dira kantuan. Igor Menika Bengoetxea izango da gai-emailea.
Orozkon berriz, Donbane aretoan 18:30ean hasita, B multzoko saioan Ander Aldazabal Olabarri, Ander Sarriugarte Garcia, Ander Ucelay Aristi Arkaitz Zipitria Mendizabal, Inazio Vidal Gurrutxaga eta Irune Basagoiti Agirre igoko dira oholtza gainera. Gai-emailea, Idoia Anzorandia Kareaga izango da.
Sarrerak salgai daude www.bertsosarrerak.eus atarian
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.