
Secciones
Servicios
Destacamos
'Familia', 'Los lunes al sol', 'Princesas', 'El buen patrón' eta maila bereko filmen egilea den Fernando León de Aranoak jaso zuen sari berezi berezia Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldian. Sinetsi ala ez, hainbat Goya gehi Zinemaldiko Zilarrezko eta Urrezko Maskorrak dituen filmatzaile horrek aitortu zuen irribarre finez Giza Eskubideko horren hutsunea igartzen zuela bere ikurren zerrendan. Serio esan zuen ere ilusioz hartzen zuela, zine jaialdi horren sena berak beti mantendu nahi izan duen gizadiarekiko jarrerarekin bat baitator.
Emate zeremonia baino ordubete aurretik jendearekin ibili zen solasaldian Fernando Victoria Eugenia antzokian, bere 'Barrio' lan garratz-gozoa proiektatu eta geroko hitz aspertu mamitsuan.
Hamaika kontu aipatu ziren. Bizitzaz. Zinemaz, Konpromisoz. Berba egin zuen bere hasierako pelikulak ekoitzi zituen Hernaniko Elias Querejetaz eta Mexicoraino lagundu berri duen Joaquín Sabinaz.
Musika izan zen , bai, agertoki gaineko topaketa horren ardatzetako bat. Izan ere, derrigorrezkoa zen bertantxe eta orduantxe kanta zenbatekin akordatzea ze 'Barrio'-ren bukaeran, Extremoduroren 'Jesucristo García' entzuten baita. Gogoan benetako kale ereserkitzat jo dezakegun kanta haren hitzak? Egun on batean jaio nintzen. Ez, ama nirea ez zen birjina. Erregerik ez zen etorri ni bisitatzera. Ez zidan inporta, porro bat ezpainetan, piztu egiten naiz…
Gaizkin libre eta jator horren biografia musikatutik abiatua, Flixolé plataforman eskura duzuen pelikularen inguruetan ibili ginen hizketan Fernandorekin. Garai hartako (1996koa da filma) langileriaren auzo bateko kalekumeek zer kantak entzungo zituzten buruan, zuzendariak armatu, altxatu zuen soinu banda, borrokan askotan parte hartutako musikari fin hainbaten laguntzaz. Horra hor Amparanoia, horra hor Celina Gonzalez, horra hor Mano Negra eta Cheb Mami. Horra hor garai bertsuetan Donostiako Gros auzoko tren geraleku ondoan zen (den) sasi parkean kontzertu ezin estrainiagoa eman zuten Hechos Contra El Decoro horiek. Hain ziren braboak bai musikariak bai entzuleak, ze jendea arboletara igo zen ahalik eta hobekien ikus eta aditu ahal izateko.
Hip hop arras urbano engainatuan aritzen ziren Madrilgo Vallecasen jaiotako musikari horiek hiru kanta konposatu zituzten propio pelikularako, 'La llave de mi corazón', 'Canción prohibida' eta 'Zona roja'. Hirurek eusten diote gaur ere aspaldi kasik zahar hartako giza/gizarte amorru hari.
Soinu banda matxinoa. Kale kalekoa. Horrexegatik, ulergarria oso nork, zeinek, zein diskoetxek kaleratu zuen diskoa, orain bildumazale/gileentzako altxorra dena… Negu Gorriak taldeak 1991 urtean sortutako Esan Ozenki Recordsek,!
Bai hark, zeinek bestela? Ez ahaztu zein zen euren azpi-zigiluaren leloa, Gora Herriak! Eta zein euren helbidea, Irungo Eguzkitze kalea. Eta zein euren web orria: esan-ozenki.com. 2001ean, NG desegitearekin batera abenturari utzi bazioten ere, oraindik dago ikusgai sarean… bota begirada.
Esan ozenki!!!!! 200 disko inguru kaleratu zuten, Hemengoak, horkoak eta hangoak. Haratagokoak ere. Anari +Petti eta Nacion Reixa. Baldin bada eta The Solanos. Gurean (eurena ere zen gure honetan) Senegal, Afrika Erdialdeko, Gualdalupe Uharteko hainbat musika-jotzailek eraturiko King Mafrundi banda; Suitzako Zurich hirian aurkitu zuten rock alterrnatiboko Wemean taldea. Kortatu eta hardcore punk proletarioari euren burua eskaini zuten Indadaptats horiek…
200 diska. Esan ozenki banan banan Gora denak. Gora Hechos contra el decoro…. Victoria Eugeniatik atera ginen Fernando Leon de Aranoaren konpainian, Zona Roja abestuz: Bizirk gaude herioaren kontra…. Esan, berriro, ozenki, Biba Barrioa, barrio gurea
Publicidad
Ivia Ugalde, Josemi Benítez e Isabel Toledo
Elene Arandia | San Sebastián y Oihana Huércanos Pizarro (gráficos)
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.