I. A.
Donostia
Viernes, 9 de mayo 2025, 17:52
Ia 110 urte igaro dira Joxemiel Barandiaranek Jentilbaratzako indusketa arkeologikoa egin zuenetik. Harrezkeroztik ugariak dira Ataunen agertu diren aztarnategiak eta haietan egin diren aurkikuntzak. Arkeologo askorentzat eremu oparoa izan da Agautza ibaiak zeharkatzen duen harana. Behe eta Erdi Paleolitotik hasi eta Erdi Aroa bitarteko ehundaka aztarna topatu dituzte eta aurkikuntza hauei esker Aralar inguruan bizi izan diren gizakien kulturen berri izan dugu.
Publicidad
Ataungo Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak Barandiaran Museoan antolatutako 'Arkeologia Ataunen' izeneko erakusketak herrian aurkituriko ia 50 pieza esanguratsuenak bildu ditu, besteak beste: Usategiko isturitz motako azagaia, Pikanditako arrankazia edo arpoia, Allekoaitzeko lehoinabarraren garezurra, Usategiko denarioak edota Jentilbaratzako eraztun ezaguna. Pieza bakoitza bere testuinguruan aurkezten da interpretazio-ei esker, ikusleek ezagutu dezaten aurkikuntza horrek Ataun bezalako herri baten historian suposatzen duena.
Apirilean ireki zituen ateak erakusketak eta jarduera-programa zabal eta askotarikoa prestatu dute ondare hau herritarrengana gerturatzeko. Honela, asteazkenean, maiatzak 14, Ataun Erdi Aroan nolakoa zen jakiteko aukera aparta eskainiko du Ander Arrese ikerlariak, Jentilbaratzako gazteluaz eta hainbat aztarnategitaz hitz egingo baitu. Hitzaldia 18:30ean izango da.
Datozen asteetarako beste hainbat ekimen aurreikusi dituzte. Honela, maiatzaren 30ean, Paco Etxeberria antropologo forentseak hitzaldi bat eskainiko Juan Jose Astigarraga eta Koldo Sansinenearekin batera, Ataungo ondarearen ikerketan izan dituzten esperientziak partekatuz.
Ekainaren 5ean, Mertxe Urteagak 'Zer zor diegu erromatarrei?' izeneko hitzaldia eskainiko du, eta haren ostean 'Erromatarren arrastoak oinen azpian' dokumentala proiektatuko da. Ekainaren 8an, mendi-ibilaldi bat egingo da Ataungo ondarearen aztarnak bertatik bertara ezagutzeko, eta ekainaren 12an, Trinidad Torres eta Aritza Villaluenga ikertzaileek faunaren bilakaerari buruzko azken hitzaldia emango dute, Troskaetako hartzak abiapuntu hartuta.
Publicidad
Jarduera horiek guztiak doakoak dira, baina aurrez izena eman behar da telefonoz (943 18 03 35 edo 688 895 069) edo posta elektronikoz (barandiaran@gipuzkoanatura.eus).
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.